Canales RSS de eitb24.com
Really Simple Syndication (RSS) webgune batetik albisteak bidaltzeko sistema automatizatua da eta eitb24.com-en argitaratzen den guztiaren berri berehala eduki ahal izango duzu horri esker.
Erabiltzeko, RSS programa irakurtzaile edo gehitzailea baino ez da behar.
eitb24.com-en RSS kanalei esker, gehien interesatzen zai(zki)zun atala(k) aukeratu ahal izango d(it)uzu (Politika, Bitxikeriak…) eta albisteak denbora errealean (publikatu bezain laster) jasoko dituzu. Gainera, zure webgunea berritzeko ere erabili ahal izango dituzu berriok.
Programa irakurtzailea modu automatikoan konektatuko da eitb24.com-era eta, nabigatzailea zabaldu beharrik gabe, albiste berrienak aurkitu eta titularren zerrenda bat erakutsiko dizu, haiek zabaltzeko esteka banarekin. Interesatzen zaizkizun titularretan sakatu eta eitb24.com-era sartuko zara ohi legez (nabigatzailearen bidez), albisteak osorik ikusteko.
RSS irakurgailu aproposena, zure beharrizanei ondoen egokitzen zaiena, aukeratzea da lehen urratsa. Asko daude salgai, eta gehienak doakoak eta instalatzeko errazak dira. Hauek dira horietako batzuk:
| Windows | Mac Os | Linux |
|---|---|---|
| Straw |
Nabigatzaile batzuek ( Firefox eta Opera , esaterako) ere RSS hartzen dute (Firefoxek Live Bookmarks eta Operak Feeds esaten diete). On-line irakurgailuak
Beste aukera batzuk ere badaude, hala nola Bloglines Aurki.com -en on-line zerbitzuak (RSS euskaraz), Bloglines, MyFeedster, MyYahoo. Horietan, titularrak hartzeko, ordenagailura programa bat jaitsi beharrean, posta-kontu bat sortu behar duzu, doan, zerbitzua eskaintzen duen webguneetako batean.
Beste aukera batzuk ere badaude, hala nola Bloglines
eitb24.com-ek ez du bere gain hartzen kanpoko webgune horien edukiaren ardura.
Behin irakurgailua prest duzula, egin klik interesatzen zaizun atalaren ikonoaren gainean, irekitzen den orriaren URL helbidea kopiatu eta gehitu RSS irakurgailuari, jarraibideak beteta.
Zure webgunea eitb24.com-en titularrekin berriztatu nahi baduzu, egin dezakezu, betiere lege-oharreko betebeharrei eta eskaintzen dugun formatuari (titularra eta eitb24.com-erako esteka zuzena) lotuta.
Gainera, erabilera horrek ondo erakutsi behar du “eitb24” edo “eitb24.com”-en jasotako informazioa dela eta ezin izango da eitb24ren logo ofiziala erabili.
eitb24k bere eduki informatiboa zabaltzea galarazteko eskubidea erreserbatzen du lege-oharrean, eta ez du lege-erantzukizunik onartuko RSS kanalen erabilera okerragatik. Mesedez, kontsultatu gure lege-oharra, gai horren inguruan zehaztasun gehiago behar baduzu.