logo de eitb24
2008ko abuztuak 28 | 18:07:01
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

BESTE SARRASKI BAT

55 lagun hil dira eta 130 zauritu, Bagdaden izan diren bi leherketatan

2008/03/07

Emakumezkoak eta haurrak daude hildakoen artean. AEBek Irakeko hiriburutik 2.000 soldadu erretiratuko dituztela iragarri duten egunean gertatu dira atentatu horiek.
Leherketa Bagdaden izan da merkatarien kale batean. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Leherketa Bagdaden izan da merkatarien kale batean. Argazkia: EiTB

Irakeko Poliziak jakitera eman duenez, gutxienez 55 lagun hil dira eta 130 zauritu Bagdaden, merkatarien kale batean bi bonba lehertuta.

AEBetako Armadak Bagdadetik 2.000 soldadu erretiratuko dituela iragarri duen egun berean gertatu dira atentatuak.

Poliziak emandako azalpenen arabera, lehen bonba Karradako kale komertzial bateko errepide batean lehertu da, kaleko saltzaileak ibiltzen diren kale batean, hain zuzen ere. Jende ugari joaten da bertara ostegunetan, egutegi musulmanean astea hasten denean.

Leherketa izan eta minutu gutxira, Irakeko Segurtasun Indarrak eta hainbat herritar atentatua izan den lekura hurbildu direnean, suizida batek bigarren bonba bat zartarazi du.

Bagdadeko Segurtasun operazioen buru den Qasim Musawi komandante nagusiak zehaztu du emakumeak eta haurrak daudela hildakoen artean.

Inguruetako dendak ere txikituta geratu dira eta gutxienez 12 anbulantzia hurbildura dira bertara.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta