HITZARMENA

1.246 euskal liburu zahar eskura, Interneten

2008/03/06

Euskadiko Liburutegi Digitalean aireratu dituzte. Besteak beste, Betolazaren Doctrina Christiana eta Axularren Guero-ren lehen edizioa kontsulta ditzake erabiltzaileak. Obra batzuk bakarrak dira.
Izaskun Bilbao eta Miren Azkarate. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Izaskun Bilbao eta Miren Azkarate. Argazkia: EiTB

1.246 euskal liburu zahar. Orain arte, Eusko Legebiltzarreko egoitzako apaletan egon dira gordeta eta hemendik aurrera edonork kontsulta ditzake, Euskadiko Liburutegi Digitalean. Gasteizko Ganberak eta Kultura Sailak adostutako hitzarmen bati esker gauzatu da liburuen digitalizazioa. Gaur plazaratu dute egitasmoa, Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak eta Miren Azkarate Kultura sailburuak.

Ekimen honekin, orain arte gordeta egon den ondarea ikertzaileen eta gizarte osoaren eskura jarri nahi dute, Internet bidez. 300.000 orri digitalizatu eta sarean jarri dituzte. Hitzarmenari esker, Legebiltzarreko ondarea zabaltzeko ahaleginean beste urrats bat eman nahi izan dute. Digitalizatutako liburuak EAEko katalogo kolektiboan eta Kultura Ministerioaren Ondare Bibliografikoan jasota geldituko dira.

Besteak beste, 1830. urtea baino lehen argitaratuko obrak eta XX. mendera bitarte euskaraz publikatutako erlijio liburuen aukera zabala dago gaurtik eskura Interneten. Tartean, Betolazaren Doctrina Christiana (Bilbo, 1596) dago, Euskadin euskaraz plazaratutako lehen kristau-ikasbidea, XVI. mendean euskaraz idatzitako zortzi lanetako bat. Guero (Bordele, 1643) Axularren lan ezagunaren lehen eta bigarren edizioak ere Liburutegi Digitalean sartuta daude.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta