logo de eitb24
2008ko uztailak 20 | 08:17:57
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

AMA HIZKUNTZEN EGUNA

Hamabost egunean behin "maitasuna" esateko modu bat desagertzen da

2008/02/21

Munduan dauden 6.700 hizkuntzen erdia baino gehiago desagertzeko arriskuan daude. Bi belaunalditan 4.000 hizkuntza desagertuko direla aurreikusi dute adituek.

Hamabost egunean behin gizakiak hitz egiteko, entzuteko, pentsatzeko eta irudikatzeko modu bat desagertzen da betirako; munduan 6.700 hizkuntza daude eta erritmo horretan ari dira desagertzen.

Bi belaunalditan, filologo eta hizkuntzalarien kalkuluen arabera, hizkuntza horien erdia baino gehiago desagertuko dira, edota, beste modu batean esanda, "maitasuna" esateko ia 4.000 modu galduko dira ordurako.

Gaur, UNESCOk Ama Hizkuntzen Munduko Eguna ospatuko du; 2008a bera Hizkuntzen Nazioarteko Urtea izendatu zuen Nazio Batuen Erakundeak (NBE).

Gizateriaren bizirik dagoen ondarearen beharrezko osagaia den arren - hala definitzen du hizkuntza NBEren hezkuntza, zientzia eta kulturarako erakundeak - egun dauden 6.700 hizkuntzetatik erdia baino gehiago desagertzeko arriskuan daude.

Herrialde eleaniztunenak

Hizkuntza gehienak herrialde gutxi batzuetan bizi dira, ezjakin askorentzat toki horietako askok hizkuntza bakarra izan arren.

Mexiko gaztelaniadunaren kasua aipatu daiteke horretan, izan ere, 'Ethnolongue' argitalpen berezituaren katalogoaren arabera, 297 hizkuntza bizi ditu, horietako batzuei, uto-azteka Opata hizkuntza kasu, esaldi gutxi batzuk besterik geratzen ez zaizkien arren: 1993an hamaika lagunek besterik ez zuten hizkuntza hau hitz egiten Barruti Federalean eta lauk Mexikoko Estatuan.

Beste herrialde batzuetako hizkuntza kopuruak Babel dorrea dakar gogora: 820 hizkuntza daude Papua-Ginea Berrian, 737 Indonesian, 536 Nigerian, 427 Indian, eta, horrenbeste ez diren arren, Amerikako Estatu Batuetan 300 hizkuntza baino gehiago atera dira bizirik Mendebaldearen Konkistatik.

Hizlari gehien dituzten hizkuntzak

Komunitate bateko hizkuntza arriskutik kanpo dagoela esateko 100.000 pertsona izan behar ditu, hizkuntzalarien arabera.

Txinatar mandarina, beraz, ez dago arriskuan: 1.200 milioi pertsonek hitz egiten dute.

Ingelesa da hiztun gehien dituen bigarrena, 500 miloi, hain zuzen. Horren atzetik, hindi hizkuntza (450 miloi), espainiarra (400 miloi), errusiarra (290 miloi) arabiarra (230 miloi), portugaldarra (190 miloi) eta frantziarra (125 miloi) daude.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta