2007/12/01
EAJko 666 kidek parte hartuko dute gaur eta bihar artean egingo den eta Iņigo Urkullu EBBren presidentetzan jarriko duen Batzar Nagusian. Bilkura Bilbon egingo dute, Euskalduna Jauregian eta gaur, larunbata, hasiko da, 10:00etan. Gaurko jardunaldian politikari, gizarteari, antolakuntzari, eta kulturari buruzko txostenak eztabaidatuko dituzte.
EAJren Batzar Nagusiak onartuko duen ponentziak erabakitzeko eskubidearen inguruan hitzarmen bikoitza lortzearen alde egiten du; alderdi politikoen artekoa batetik eta euskal instituzioen eta Estatuaren artean bestetik.
Bihar, igandea, Batzar Nazionaleko 77 kideek Iņigo Urkullu aukeratuko dute EBBko presidente berri gisa, Josu Jon Imazen ordez. Alderdiaren zuzendaritzaren izendatze prozesua, baina, abenduaren 14an amaituko da gainerako burukideen hautaketarekin batera.
V. Batzar Nazionala
Datorren asteburukoa EAJk egiten duen V. Batzar Nagusia da. Bilera lau urtean behin burutzen da hurrengo lau urteetara begira "alderdiaren proiektu politikoa eta bere zehaztasun estrategikoa berresteko, berriz formulatzeko eta sendotzeko".
Batzar Nagusiaren lehenengo jardunaldian zuzendaritza jeltzaleak osatutako lau txostenak onartuko dituzte: txosten politikoa, giza txostena, antolakuntza txostena eta uskal kultura eta kultura politikoari dagokiona. Era berean, erresoluzio proposamenak eztabaidatuko dituzte.
Antolakuntza txostena Josune Ariztondok koordinatu du eta proposamen berritzaile bat dauka: aurrerantzean, alderdiko hauteskundeetan EBB guztiaren hautaketa presidentea aukeratzen den egun berean egitea, alegia. Hasierako testuak 139 emendakin jaso ditu, Giza txostenak 475 eta Markel Olanok koordinatutako Euskal kultura eta kultura txostenak, berriz, 111.
Abenduak 2
Bihar, 11:00etatik aurrera, EBBko presidente berria aukeratuko dute Batzar Nazionaleko 72 ordezkariek. Barne hauteskunde prozesua amaitzean hautagai bakarrak lortu zituen alderdiko presidente izateko behar adina babes, Iņigo Urkulluk hain zuzen ere. Beraz, Urkullu izango da
12:00ak aldera alderdi jeltzalearen buruzagi berria izendatuko dute eta, ondoren, EAJren zuzendaritzaren presidente gisa lehen hitzaldia emango du Urkulluk.
Azkenik, abenduaren 14an alderdiaren zuzendaritza osatuko dute prozesuari amaiera emanez.
Euskadi Irratiko azken albistegia