OSASUNA

Carlos Vela Arsenaleko mexikarra, gorritxoen jokalari berria

2007/08/03

Nafarroako klubak jakinarazi duenez Velak utzita jokatuko du eta, 2007/08 denboraldia amaitzean, Osasunak ez du jokalariaren kontratua luzatzeko aukerarik izango.

Osasunak eta Arsenalek akordioa egin dute Carlos Vela aurrelari mexikarrak Nafarroako taldean joka dezan utzita hurrengo denboraldian. Beraz, Osasunak seigarren fitxaketa egin du denboraldi berriari begira. Hala ere, Nicolas Medina aurrelari txiletarrak ez dauka ziurtatuta lehen taldean jokatzea.

Nafarroako klubak jakinarazi du Velak urtebete jokatuko duela utzita eta, 2007/08 denboraldia amaitzean, Osasunak ez duela jokalariaren kontratua luzatzeko aukerarik izango. Jokalaria larunbatean helduko da Iruñara eta, egun horretan aurkeztuko dute Reyno de Navarra futbol-zelaian.

Mexikarrak Salamanca taldean jokatu zuen iragan denboraldian, Bigarren Mailan, eta Londresetik helduko da larunbatean (17:00) Noaingo aireportura eta bere aurkezpena 18:00etan izango da.

Aurkezpena, Reyno de Navarran

Carlos Velaren aurkezpena Osasunako denboraldiaurreko bigarren partida baino lehenago egingo dute Reyno de Navarra futbol-zelaian, baina mexikarrak ez du neurketa horretan parte hartuko, Jose Angel Ziganda entrenatzaileak aurreratu duenez.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta