2007/06/30
Celtas Cortos Valladolideko taldeak kontzertua eman zuen atzo Iruñan. Baina gaurkoa ez da izango gure artean emango duen kontzertu bakarra, atzo Irunen izan baitziren eta uztailaren 19an Barakaldon egongo direlako.
Iaz, taldearen 20. urteurrenean, Jesús Cifuentes abeslaria berreskuratu zuten. Eta "Cifu"rekin taldeak bere esentzia ere berreskuratu du, jarraitzaile askoren ustez. 2006ko apirilaren 24an, gainera, 20 soplando versos diskoa publikatu zuten.
Diskoa formatu hirukoitzean editatu zuten, eta bi CD zituen. Lehenengo CDan taldearen kanta onenak bildu dituzte eta bigarrenean bost abesti berri sartu dituzte. Bi CDekin batera, DVD bat ere merkaturatu zuten. Bertan, taldearen ibilbidea erakusten duten irudiez gain, Joaquin Sabina, Amaral, La Cabra Mecanica edo Dunchan Dhuren kolaborazioak ikusteko aukera dago.
Bestalde, disko berria kaleratuko dutela adierazi dute Celtas Cortosekoek. Kontzertu-bira honetan ari direla hasiko dira kanta berriak estudioan grabatzen. Valladolideko bandaren esanetan, hurrengo lanean rock and roll ugari egongo da.
Euskadi Irratiko azken albistegia