BURUXKAK

Euskarazko liburutegi digitala aurkeztu du UEUk

2007/04/13

Era horretan, euskarazko testuak PDF formatuan jarriko ditu erabiltzaileen esku Udako Unibertsitateak. Zerbitzua doakoa da eta 200 agiri inguru daude.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Buruxkak liburutegi digitala aurkeztu zuen atzo, osteguna. Egitasmo berriaren helburua unibertsitate mailako materiala erabiltzaileen esku PDF formatuan jartzea da, batez ere unibertsitario euskaldunen eskura, ikertu, ikasi zein kontsultatzeko. Doako zerbitzu hau www.buruxkak.org helbidean topatu daiteke.

Buruxkak liburutegi digitala aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuten Bilbon Lore Erriondo UEUko zuzendariak eta Xabier Isasi UEUko Argitalpen arduradunak.

Erriondoren esanetan, "34 urteko ibilbidean, Udako Euskal Unibertsitateak 360 liburu unibertsitario ekoitzi ditu", EHUrekin batera, esparru honetan ekarpen handiena egiten duen erakundea izanda.

Hala ere, beste hizkuntzekin alderatuta, oraindik unibertsitate mailako euskarazko dokumentazio bolumena "oso urria" dela nabarmendu zuen, eta euskal adarreko ikasleak esku-liburuekin ikastera ez daudela ohituta gaineratu, "apunteak baitira beraien ikasketen ardatz".

"Hezkuntzaren alorrean dihardugunok badakigu zein garrantzitsuak diren ikas-materialak. Ikusi besterik ez dago lehen eta bigarren hezkuntzan egun erabiltzen diren testu-liburuak zein landuta dauden. Baina ez soilik itxura eta maketazio alorretik, baizik eta aurrez ongi diseinatutako hezkuntza planaren kate begiak direlako", azaldu zuen.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta