ZINEMA ETA EMAKUMEA

Emakumeek zineman izandako parte hartzea erakutsiko dute Montehermoson

2008/10/10

Emakumeek zineman egin duten lana aditzera emateko asmoz, Gasteizko Montehermoso Kulturuneak emakumezkoei zuzenduriko zikloa antolatu du.

Emakumezkoek industria zinematrografikoan izandako parte hartzea aldarrikatu nahian, Gasteizko Udaletxearena den Montehermoso Kulturuneak, zinemaren hastapenetan izan ziren emakumezkoei zuzenduriko zikloa antolatu du urriaren 14ean hasi eta abenduaren 23ra bitartean.

Zikloa Giulia Colaizzik zuzenduko du, Valentziko Unibertsitateko Hizkuntzen Teoria Departamentuko irakasleak, eta bertan herrialde ezberdinetan (Frantzia, Italia, Suitza, Alemania, Amerikako Estatu Batuak, Errusia eta Espainia) emakumezkoek egindako lanak ikusteko aukera egongo da.

Antolakuntzak, alde batetik, ekoizpen kulturalean emakumezkoen ustezko gabezia desmitifikatu, eta bestetik, praktika kulturalen ulermen sakonagoan eta zuzenagoan lagundu nahi du.

Irekiera ekitaldia Alice Guy (1873-1968), zinemaren hitorian lehendabiziko emakumezko zuzendariari eskainia egongo da. Bi film jaurtikiko dira: Alice Guy ou l¿infance du cinéma (1996) eta The Ocean Waif (1916). Aipatzekoa da pelikula guztiak azpitituluekin jatorrizko bertsioan emango direla.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta