PILOTA

Lau eta erdikoa Getxon eta zesta Maulen

2008/10/10

Getxon Sebastian Gonzalez eta Julen Retegi izango dira nor baino nor. Munduko zesta punta txapelketan, bestalde, lehendabiziko finalerdia jokatuko da Maulen.

Lau eta erdiko txapelketa gaur hasiko da. Getxon Sebastian Gonzalez eta Julen Retegi izango dira nor baino nor. Gonzalez da faboritoa, baina Retegi gaztea saiatuko da ezustekoa ematen. ETBk zuzenean eskainiko du partida.

Munduko zesta punta txapelketan, bestalde, lehendabiziko finalerdia jokatuko da. Maulen Bereikua eta Pradera Garciaren eta Arraigaren aurka neurtuko dira. Beste finalerdia Markinan jokatuko da larunbatean. Finala, igandean Hondarribian.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta