ASTEKO ESTREINALDIAK

Komediek zinema-aretoak hartu dituzte

2008/10/10

Burn after reading, Santos, Sexykiller, Happy-go-lucky, Mad Money, The House Bunny eta Eagle Eye zinema-aretoetako programazioan sartu dira ostiral honetan.
Elsa Pataky 'Santos' filmaren protagonista da, eta Nicolas Lopez, zuzendaria. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Elsa Pataky 'Santos' filmaren protagonista da, eta Nicolas Lopez, zuzendaria. Argazkia: EFE

Komediak nagusi dira zinema-aretoetako aste honetako programazioan, eta Coen anaien Burn after reading , Santos eta Sexykiller. Moriras por ella film espainiarrekin, eta Mad Money eta The House Bunny estatubatuarrekin lehian ibiliko dira.

Burn after reading, Coen anaien lan berria

Ozzie CIAko agentearen emazteak senarraren oroitzapenak dituen CD bat nahi gabe ahaztu du gimnasio batean, eta bertako langile bik aukera hori aprobetxatuko dute lanetik bota berri duten agenteari xantaia egiteko. Baina CIA ez dago prest zenbait sekretu kaleratu daitezen, eta hiltzaile bat bidaliko du arazoa konpontzera.

Coen anaien azken lan honetan John Malkovich, George Clooney, Tilda Swinton, .K.Simons, Brad Pitt, Frances McDormand, Richard Jenkins eta Elizabeth Marvel ikusteko aukera izango dugu.

Elsa Pataky zinemara itzuli da Santos komediarekin

Salvador Santos, lodia, burusoila eta 33 urterekin, ez du pertsona egokia ematen heroi bat izateko. Baina ez du beste aukerarik izango, batez ere dimentsioen arteko bidaiari arraro batek Arturo Antares lagun onena duena benetan Nova dela ohartarazten dion arte. Beste dimentsio batetik dator Nova eta hainbat urte daramatza Arturoren gorputzean ezkutatuta. Novak gure bi unibertsoak suntsitu ditzake, eta Salvadorrek hori ez dadila gertatu saiatu beharko da.

Nicolas Lopez Txileko aktoreak, gidoilaria eta zuzendaria, kamera hartu eta Santos Javier Gutierrez, Elsa Pataky, Leonardo Sbaraglia, Guillermo Toledo eta Pablo Pinedo protagonista dituen komedia hau ekarri digu.

Sexykiller, moriras por ella, oso istorio "fashion" bat

Unibertsitate ospetsu bateko Medikuntza fakultateko campusa gorpuz betetzen hasten da, eta poliziak ez daki erruduna nor den, eta ez du inork susmatzen Barbara moda kezka bakarra duela ematen duen gazte ederra izan daitekeela. Hala ere, arinkeria itxura horren azpian hiltzaile bihozgabeena dago.

Miguel Marti madrildarrak Sexykiller. Moriras por ella Paco Cabezasen gidoia duen komedia hau zuzendu du, eta Macarena Gomez da protagonista.

Happy-go-lucky eta gizakien arteko harremanak

Mike Leigh Secrets and lies (1996) eta Vera Drake (2004) filmeen arduradunak Happy-go-lucky ekarri digu honakoan. Poppy lehen mailako irakasle bat da, alaia, irekia eta eskuzabala, eta bizitza datorren moduan hartzen du, beti jarrera onarekin. Bizikleta lapurtzen diotenean, gidabaimena lortzeko unea heldu dela erabakitzen du. Autoeskolako irakaslea gizon zakarra eta ezatsegina da, baina elkar ezagutzen doaz eta azkenean gehiago irakatsiko dio Poppyk hark azaldu ahal diona baino.

Berlinarlen Film Onenaren Urrezko Hartza irabazteko izendatu zuten, eta Sally Hawkins protagonistak Zilarrezko Hartza irabazi zuen zinema jaialdi horretan.

Diane Keaton banku lapurra da Mad Money-n

Komedia hau Callie Khouri Thelma and Louise filmaren gidoilariak zuzenduta dago. Benetako jazoera batean oinarrituta, film hau AEBetako Erreserba Federaleko bankuarentzat lan egiten duten hiru emakume ezberdini buruzkoa da.

Hirurek batera hondamenera bideratutako dirua lapurtzeko talde bat osatuko dute. Diane Keaton, Queen Latifah eta Katie Holmes dira krimena oso ondo ordainduta dagoela kontatzen duen Callie Khouriren komedia honetako protagonistak.

The House Bunny

Shelley Playboy-en lan egindako neskak aldizkariaren luxuzko etxea utzi berri du, azken urteak han igaro ondoren. Hortik aurrera, pixka bat galduta, lana bilatu beharko du eta, horretarako, unibertsitate ospetsu bateko ermandadean sartuko da.

Fred Wolfek zuzenduta, Adam Sandler aktoreak ekoitzi du filma.

Shia Labeouf da Eagle Eye filmeko protagonista

D.J. Carusok zuzendu du honako filma. Jerry Shay eta Rachel Holloman emakume ezezagun baten telefono dei baten ondorioz topatu egiten dira. Euren bizitzak mehatxatuta, Rachel eta Jerry egoera gero eta arriskutsuagoetan sartzera behartzen ditu emakumeak, eguneroko teknologia euren urrats guztiak jarraitzeko erabilita.

Gauzak okertu ahala, biak AEBetako iheslari bilatuenak bihurtuko dira, eta benetan zer gertatzen ari den jakiteko elkarrekin lan egin beharko dute.

Kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa eitb.com-en.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2010
Eskubide guztiak erreserbatuta