LAU ETA ERDIKO TXAPELKETA

Abian da Lau eta erdiko Txapelketa

2008/10/08

Asteazkenean aurkeztu dute Txapelketa Bilbon eta oraindik ez dakigu Aimar Olaizola jokatzeko moduan egongo den. Gonzalezek eta Julen Retegik emango diote hasiera, ostiralean Getxon.
Pilotariak aurkezpenean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Pilotariak aurkezpenean. Argazkia: EFE

Iazkoarekin alderatuta, partehartzaile berri asko, zazpi guztira. Aimar Olaizola oraindik min hartuta da, eta ikusteke dago azkenerako osatuko den edo ez.

Lau eta erdiko Txapelketa ostiralean hasiko da Getxon. Aurreneko partida Julen Retegik eta Sebastian Gonzalezek jokatuko dute. 20 pilotari izango dira lehiaketa jonetan. Titin, Olaizola II, Barriola eta Irujo dira lau zerrenda buruak. Finala abenduaren 7an jokatuko da.

Asteburuko beste partida Ruizek eta Del Reyk jokatuko dute larunbatean Labriten.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta