DOPINA

Schumacherrek eta Piepolik positiboa eman dute CERArekin

2008/10/07

Azken belaunaldiko EPOa antzemateko metodo berri batek baieztau ditu positiboak. Alemaniarraren eta italiarraren positiboak Frantziako Tourreko analisietan agertu dira.
Schumacherrek eta Piepolik positiboa eman zuten CERArekin 2008ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Schumacherrek eta Piepolik positiboa eman zuten CERArekin 2008ko Frantziako Tourrean. Argazkia: EFE

Leonardo Piepoli italiarrak eta Stefan Schumacher alemaniarrak CERArekin positiboa eman zuten 2008ko Frantziako Tourrean eta positibo horiek azken belaunaldiko EPOa antzematen duen sistema baten bitartez agerian geratu ziren.

Frantziako Dopingaren aurkako Agentziako presidenteak, Pierre Bordryk, Piepoliri eginiko kontrolak baieztatu zituen. Jendearen gehiengoak ez zuen Cera ezagutzen joan den Tourrera arte.

Pierre Bordryk ez zuen Schumacher aztertua izan zela baieztatu, baina bere taldeak, Gerolsteinerrek positiboa baieztatu zuen eta taldetik at utzi zuen txirrindulari alemaniarra.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta