VENDEEKO TOURRA

Koldo Fernandez de Larreak irabazi du esprintean

2008/10/06

Euskaltel-Euskadiko txirrindulari arabarrak denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuen etapan zehar bere taldeak egindako lan eskergaren ostean.
Koldo Fernandez de Larreak denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuen. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Koldo Fernandez de Larreak denboraldiko bosgarren garaipena lortu zuen. Argazkia: EFE

Euskaltel-Euskadi taldeko Koldo Fernandez de Larrea garaipena lortu zuen esprintean Vendeeko Tourrean, aurreko bi ekitaldiak irabazi zituen Mikel Gaztañaga euskadunaren lekukoa hartuz.

Sylvain Chavanel frantziarra eguneko protagonista izan zen, ihes eginda 150 kilometro baino gehiago egin baitzituen, baina tropelak helmugarako bat falta zenean harrapatu zuen.

Chavanelen saiakera amaituta, Anthony Geslin eta Samuel Dumoulin frantziarrek erasoa jo zuten baina Euskaltelek bikain kontrolatu zituen eta azkenean hirugarren eta laugarren amaitu zuten, Koldo Fernandez de Larrearen eta Kristof Goddarten atzetik.

Vendeeko Tourra, La Roche-sur-Yonen lehiatuta, Frantziako txirrindularitza Kopako azkenaurreko proba da.

-- Sailkapena:
.1. Koldo Fernández (EUS-Euskaltel) 4h11:23
.2. Kristof Goddart (BEL) d.b.
.3. Anthony Geslin (FRA) d.b.
.4. Sauel Dumoulin (FRA) d.b.
.5. Mathie Drujon (FRA) d.b.
.6. Florian Vachon (FRA) d.b.
.7. Frederic Guesdon (FRA) d.b.
.8. Alessandro Furlan (ITA) d.b.
.9. Guillaume Levarlet (FRA) d.b.
10. Jonathan Hivert (FRA) d.b.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta