INTERNET

Google Street View ekimeneko autoa Bilboko kaleetan dabil egunotan

2008/09/11

Bizkaiko hiriburutik dabilen edonork bere burua Interneten ikus dezake Google enpresak eskegi duen tresnari esker. Izan ere, argazkiak egiteaz arduratzen den autoa Bilbon da egunotan.
Google Street View programak erabiltzen duen autoa EITBk Bilbon duen egoitzaren aurrean.Argazkia: enrique Rodal (R.Euskadi)

argazkia handitu

Google Street View programak erabiltzen duen autoa EITBk Bilbon duen egoitzaren aurrean.Argazkia: enrique Rodal (R.Euskadi)

Noizbait pentsatu al duzu nolakoa litzatekeen etxeko ataria zerutik ikusi ahal izatea?

Google enpresak iaz zabaldu zuen "Google Street View" izeneko tresna "Google Maps" ezagunaren barruan.Tresna honek kalean hartutako benetako irudiak ikusteko aukera ematen digu.

Kale zehatz batean dagoen denda, edo auzokide bat etxera heltzen den unea, edozer ikus daiteke sarean. Programak, gainera, argazkiak ikuspegi ezberdinetatik ikusteko aukera ematen dio erabiltzaileari.

Googlek bere tresna honetako argazkiak egiten dituen autoa non ibiliko den asko komentatu da Interneteko eztabaida foroetan asteotan. EiTBk jakin ahal izan duenez, "Google Street View" programarentzako argazkiak ateratzen dituen autoa Bilbotik dabil egunotan.

Albiste hau promozionatu:


Albisteak bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

Orain, aupatu.com webgunearen portadan, erabiltzaileek emandako botoei esker:
© eitb24 - 2009
Eskubide guztiak erreserbatuta