logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 08:03:48
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Mundua

KALIFORNIAKO GORENAREN ERABAKIA

Kalifornia, homosexualen arteko ezkontzak onartzen dituen bigarren Estatua

Massachusettsen ostean, sexu berekoen arteko ezkontzak debekatzen dituzten legeak konstituzioaren aurkakotzat jo ditu Gorenak. Talde erlijioso kontserbadoreek protesta egiteko sinadurak bildu dituzte.

KRISI LARRIAREN ONDOREN

Libanoko Gobernuak eta Hizbulak akordioa lortu dute elkarrizketei ekiteko

Sheik Hamad bin Jassem Al Thani Qatarreko lehen ministroak eta Amr Mussa Liga Arabiarraren lehen ministroak eman dute akordioaren berri. Argazkia: EFE
Liga Arabiarrak egin du bitartekotza eta Qatarren hasiko diren elkarrizketa hauen bidez, krisi politikoa gainditu eta gerra arriskua galarazi nahi dute.

GERTAKARI LARRIA

100 pertsona inguru hil dira Nigerian, istripu batek eragindako leherketan

Suhiltzaileak sua itzaltzen saiatu dira Lagosen (Nigeria). Argazkia: EFE
Lagos hirian, hondeamakina batek erregaia banatzeko hodietako bat jo eta eztanda egin du. 2006an, 350 lagunen heriotza eragin zuen antzerako gertakari batek.

NEURRIAK

Sarekada batekin hasi du Italiak immigrazio ilegalaren kontrako borroka

Silvio Berlusconiren Gobernuak segurtasuna jarri du legealdiaren helburu nagusi eta neurri gogorrak hartuko ditu berehala. Gaur, 400 atzerritar atxilotu dituzte, gehienak errumaniarrak edo Afrika iparraldekoak.

UTTAR PRADESH

89 lagun hil dira Indian, harea-ekaitza batean

Herrialdearen iparraldean gertatu da hondamendia. Barne Ministerioak jakinarazi duenez, biztanle gehien dagoen eskualdea jo du haizeteak. Gainera, ehunka zauritu eta etxeak eraitsita geratu dira.

SICHUANEKO LURRIKARAREN OSTEAN

Txinak 19.500 hildako konfirmatuta, 50.000 espero ditu

Gazte zauritua erreskatatzeko zain. Argazkia: EFE
Indar armatuetako 130.000 langile daude laguntza eta erreskate operazio lanetan murgilduta. Garraiorako hegazkin militarrek eta helikopteroek elikagaiak eta emergentziarako materiala jaurti dituzte.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

KRISI LARRIA LIBANON

Libanoko Gobernuak bertan behera utzi ditu Hizbularen aurkako neurriak

Liga Arabiarraren konboi bat Hizbulak errepide batean jarritako kontroletik igarotzen. Argazkia: EFE
Exekutiboak talde xiitaren telekomunikazio sarea desegiteko asmoa iragarri zuen eta erabakia gerra deklaraziotzat hartu zuen Hizbulak, miliziak kalera ateraz. Borrokaldiek 65 hildako eta 200 zauritu utzi dituzte.

NARGIS ZIKLOIAREN OSTEAN

%92ak testua berretsi du, Myanmarreko Junta Militarraren arabera

Nargis zikloiatik bizirik atera diren jende multzoa. Argazkia: EFE
Nargis zikloiak eragina izan duen tokietan maiatzaren 24an izango dute botatzeko aukera. Oposizioaren arabera, erregimen militarrak hauteskunde-iruzurra egin du.
Jesus Torquemada nazioarteko aditua. Argazkia: EiTB

IRUZKINA

Obama, gero eta gertuago

Jesus Torquemada.

John Edwardsek Obamari babesa agertu eta gero, gertuago du garaipena Illinoisko senatariak.

ETXE ZURIRAKO LEHIA

Obamaren alde egin du John Edwardsek; Clinton hautagaitzatik urrunago

John Edwardsek Obamari emango dio babesa. Argazkia: EFE
"Aldaketarako unea dela uste duen eta aldaketa hori gauzatzen dakien gizon bat dago", esan du Edwardsek Illinoiseko senatariaren inguruan. Hautagai ohia urtarrilean erretiratu zen kanpainatik.
Albiste berri gehiago:

7,8 GRADUKO LURRIKARA

LASAITASUNA BEIRUTEN ETA TRIPOLIN

Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta