Horrelakoa izan da 16. etapa eitb24.com-en
17:18 218.Km

Aubisquen Rasmussek irabazi du Leipheimer eta Contadorren aurretik
17:16 217.Km

Azken kilometroa
17:10 216.Km

Alberto Contador Rasmussen eta Leipheimer elkarrekin dira; gero Evans 21''-e; ondoren Soler; Sastre; eta gero Zubeldia. Valverde, Pereiro eta Cobo 1:20-ra
17:08 214.Km
Alberto Contadorrek ezin du Rasmussen atzean utzi. Leipheimerrek aurreko biak harrapatu ditu... Evansek gertu ditu ere
17:01 212.Km

Contador eta Rasmussen lasterketa burua dira
16:58 211.Km

Contadorren asmoa Rasmussen atzean uztea da
16:55

Contadorren erasoa!!
16:54

Lasterketa buruan: Evans, Leipheimer, Contador eta Rasmussen
16:53 209.Km

Faboritoek Mayo eta Sastre harrapatu dituzte
16:50

Faboritoen taldean Evans, Leipheimer, Popovich, Contador eta Rasmussen
16:45 208.Km

25''-ko aldea Mayo eta Sastre eta faboritoen artean
16:43 205.Km

Sastre eta Mayo aurrean dira... Rasmussen, Contador, Zubeldia eta faboritoen taldea 50''-ra doa
16:41

Sastreren erasoa... Iban Mayok erasoari eutsi dio
16:38 204.Km

Sastre, Soler eta Mayo aurrean dira eta 40''-ra Rasmussenen eta faboritoen taldea doa
16:37 202.Km

Aubisque igotzen hasi dira
16:29 198.Km

Etapako azken 20 kilometroetan gaude. 50''- aldea aurreko laukotearentzat
16:26 195.Km

Ehunka euskal zale daude Aubisqueko igoeran
16:24 193.Km

Gorka Verdugo aurreko hirukotearekin da berriro ere. 1:33-ko aldea ihesaldiarentzat
16:18

Aubisqueko igoera besterik ez da falta: 16,4 kilometroko luzera eta %6,9-ko pendiza
16:12 188.Km

30 km helmugarako. Sastre, Soler eta Mayoren abantaila bi minutukoa da
16:07 180,5.Km

Lasterketa egoera Col de Marie-Blanquen: Sastre, Soler eta Mayo aurrean dira; 30''-ra Verdugo eta Garcia Acosta; Rasmussen eta faboritoak 2:20-ra igaro dira
16:03 178.Km

Gorka Verdugo ere geratu da. Aurrean Sastre, Soler eta Mayo geratu dira
15:57 174.Km

3 minutu baino gutxigoko aldea Sastre, Soler, Mayo eta Verdugorentzat
15:52 173.Km

Txente Garcia Acostak ezin du ihesaldiko kideen erritmoa jarraitu
15:44 172.Km

Rabobank aldea murrizten ari da aurreko boskotearekin (3:10) (Sastre, Soler, Mayo, Verdugo eta Garcia Acosta)
15:40 171.Km

Col de Marie-Blanque igotzen hasi dira (9,3 kilometroko luzera eta %7,7-ko pendiza). Ihesaldiko kideek 3:48-ko aldea dute tropelarekin
15:29

Janari poltsa hartzeko gunean dira txirrindulariak, etapa amaitzeko 60 km falta dira
15:28 163.Km
5:00-ko abantaila Sastre, Soler, Mayo, Verdugo eta Garcia Acostarentzat
15:20 159.Km

Hurrengo mendatea, Marie-Blanque: 9,3 kilometroko luzera eta %7,7-ko pendiza
15:02 150.Km

Ihesaldiaren aldea, ez gora, ez behera (4:45)
14:53 139.Km

Helmugarako bi mendate falta dira oraindik: Col de Marie-Blanque (1. mailakoa) eta Col d'Aubisque (Maila Berezikoa)
14:51 131.Km

Lasterketa egoera Pierre Saint-Martineko gainean: Sastre, Soler, Mayo, Verdugo eta Garcia Acosta lasterketa buruan; Rasmussenen tropela 4:45-ra doa faborito guztiekin (Moreau izan ezik)
14:36 125.Km

Sei kilometro falta dira Pierre Saint-Martin mendateko gainerako. Ihesaldiak 4:20-ko aldea du
14:28 124.Km

Rabobank buru-belarri ari da lanean tropel buruan Carlos Sastrek eta ihesaldiko kideek duten abantaila murrizteko
14:27

Bost gizon besterik ez lasterketaren buruan, tartean 3 euskaldun: Sastre, Soler, Mayo, Verdugo eta Garcia Acosta
14:20 116.Km

Berehala hasiko dira Pierre Saint-Martin igotzen: 14 kilometroko luzera eta %5,2-ko pendiza
14:08 111.Km

7 gizon lasterketaren buruan, tartean, 3 euskaldun: Mayo, Verdugo eta Garcia Acosta. Tropela 4:15-ra doa
13:58 110.Km
Mayo, Sastre, Soler, Auge eta Rinerok Garcia Acosta eta Verdugo harrapatu dute
13:56 103.Km
Mayo, Sastre, Soler, Auge eta Rinero txirrindulariek eratzen dute orain Verdugoren eta Garcia Acostaren atzetik dagoen taldea. Aldea bi minutukoa da.
13:50 97.Km

Augek eta Rinerok 02:05-ra dituzte Garcia Acosta eta Verdugo iheslariak. Mayo, Sastre eta Soler, 02:35-ra
13.45 93.Km
Augek eta Rinerok hurbil dituzte Garcia Acosta eta Verdugo; Mayo, Sastre eta Soler, 03:09-ra
13:26 79.Km

Lasterketa egoera Larrauko gainean: Verdugo eta Garcia Acosta lasterketa burua dira; 3:05-ra Sastre, Mayo eta Soler; Rasmussenen eta gainerako faboritoen tropela 4:20-ra doa
13:13 75.Km

Verdugo eta Garcia Acosta lasterketa burua dira orain
13:06

Mayoren taldeak 3:40 du lasterketa buruan dagoen Verdugoren eta Garcia Acostaren tadea
13:01 73.Km

Larrauko igoeran erasoak dira nagusi. Jardunaldi ikusgarria espero da
13:01 72.Km

LASTERKETAREN EGOERA: Gorka Verdugo, Txente Garcia Acosta, Auge eta Rinero lasterketaren buruan; 5:30-ra Mayo, Sastre eta Soler; 6:00-ra Paulinho eta Popovich; tropel nagusia 7 minutura doa
12:56
Aurreko 4 gizonen aldea 7 minutukoa da orain
12:55 70.Km

Sastrek, Txurrukak eta Solerrek aurrera egin eta tropel nagusia atzean utzi dute!! Arroyo, Paulinho, Mayo eta Barredo txirrindulariek ere aurrera egin nahi dute
12:50 69.Km

Solerrek abantaila lortu nahi du, baina atzetik hainbat eraso daude. Tropelen gizon asko geratzen hasi dira
12:44 68.Km

Solerren erasoa. Kolonbiako txirrindulariak puntuak nahi ditu mendiko sailkapenerako
12:44 65.Km

Ia 9 minutuko aldea ihesaldiko lagunentzat. Larrau igotzen hasi da tropel nagusia
12:29 61.Km

Larrau igotzen hasi dira
12:28 53.Km

Aurki lehen mendatea igotzen hasiko dira: 81. km, Larrau: 14,2 kilometroko luzera eta %8-ko pendiza
12:16 50.Km

Barloworld taldea jarri da lanean tropel buruan
12:05 48,5.Km
Gorka Verdugo,Txente Garcia Acosta, Auge eta Rineroren taldearen aldea behera doa: 7:24
12:02 40.Km

Vinokouroven adierazpenak: ''Ez dut dopinik egin, probokazioa da''
11:48 34.Km

Aldeak gora egin du nabarmen: 8:50
11:43 30.Km
Ibilbidea laua da aurreneko 60 kilometrotan. Gero Larrauko mendatea igotzen hasi beharko dira
11:29 23.Km

4:20-ko abantaila Verdugo eta Garcia Acostaren taldearentzat
11:26 18.Km

Lehen ihesaldiari baimena eman diotela dirudi. Gorka Verdugo,Txente Garcia Acosta, Auge eta Rineroren aldea tropelarekin 1:40-koa da jada
11:20 10.Km
Lehen erasoa lasterketan. Gorka Verdugo,Txente Garcia Acosta, Auge eta Rinero aurrean dira
11:13 5.Km

Nobedaderik etapa hasieran. Txirrindularien artean albiste bat da nagusi: Vinokouroven positiboa
10:50

Txirrindulariak pedalei eragiten hasi dira
10:43

Eguzkia eta eguraldi bikaina Orthezeko irteeran
10:26

Sinadura gunean dira txirrindulariak. Lasterketa 10:50ean hasiko da
09:58

Mickael Rasmussen da Tourreko liderra Contadorren eta Evansen aurretik. Haimar Zubeldia seigarren tokian dago eta Mikel Astarloza zortzigarren
09:46

EGUNEKO MENDATEAK
81. km, Larrau: 14,2 kilometroko luzera eta %8-ko pendiza
Tourra Euskal Herrira helduko da gaur. Jarraitu zuzenean eitb24.com-en