| gorria | Pelotari azul | Pelotari urdina | Pelotari urdinaren emaitza | Pelotari gorriaren emaitza | Pelotari gorria | urdina |
|---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Barriola | 11 | 22 | Bengoetxea VI | ![]() |
Frontoia:
Atano III
Amaiera: Bengoetxea da txapeldun berria
Bengoetxearen tantoa eta txapela Oinatzentzat (11-22)

Bengoetxeak bere azken sakea egingo du
Bengoetxeak boleaz eginiko tanto bikaina (11-21)
Barriolak tanto bikaina egin du. Dejada eraman eta beste bat eginez (11-20)
Bengoetxearen sake-boleazko beste tanto bat (10-20)
Barriolaren errestoa gora joan da (10-19)
Bengoetxeak sakez lortu du sakea (10-18)
Barriolak dejada egin nahi zuen, baina behera joan zaio (10-17)
Barriolaren tantoa eta desabantaila txikitu du Abelek (10-16)

Barriola gustora aurkitzen da bere pilotekin
Defentsako boleakada behera joan zaio Bengoetxeari (9-16)
Barriolak sakez lortu du tantoa (8-16)
Bengoetxearen sotamanoa txapapera joan da eta tantoa Barriolarentzat (7-16)
Bengoetxeak sake-boleaz lortu du tantoa (6-16)
Bengoetxeak tanto berri bat lortu du, dejada txokoan utziz (6-15)
Bengoetxearen tanto handia. Barriolaren dejada eraman du eta beste dejada bat eginez tantoa lortu ere (6-14)
Bengoetxeak beste tanto bat egin du eta aldea areagotzen ari da (6-13)
Bengoetxearen bi pareta eta tantoa (6-12)
Bengoetxeak buruz gain pasa du Barriola (6-11)
Bengoetxearen hutsa eta tantoa Barriolarentzat (6-10)
Bengoetxearen bi pareta ezin eraman Barriolak (5-10)
Barriolak ezin izan du Bengoetxearen pilotakada indartsu bat eraman (5-9)
Bengoetxeak tanto bat gehiago lortu du sake-erremate jokaldia bikain gauzatuz (5-8)
Bengoetxeak sakez egin du tantoa
Barriolaren sotamanoa gora joan da (5-6)
Barriolaren pilotakada itzela eta Bengoetxeak ezin izan du itzuli (5-5)
Barriolak beste tanto bat egin du eta partida berdindu dezake (4-5)
Bengoetxeak behera bota du sotamanoa (3-5)
Barriolaren tanto polita (2-5)
Barriolaren pilotakada gora joan da eta gora doakion laugarren pilotakada da (1-5)
Bengoetxeak sakez egin du tantua
Bengoetxeak tantoa egin du (1-3)
Barriolak berriz ere gora bota du pilotakada (2-1)
Bengoetxearen boleakada txapapera joan da
Barriolaren pilotakada gora joan da eta Bengoetxea da aurretik markagailuan (0-1)
18:33

Hasi da finala
18:30

Barriolak aterako du lehen sakea
18:17
Barriola eta Bengoetxea VI.a berotze ariketak egiten ari dira kantxan
18:16
Finalaren aurretik jokatu den partida bukatu da: OlaizolaII-Zearra 22; Irujo-Pascual 20
18:13

Giroa bikaina da Atano III.eko harmailetan
18:03

Gero eta gutxiago falta da Atano III.a frontoian final handia hasi dadin

Jarrai ezazu eitb24.com-en Oinatz Bengoetxeak eta Abel Barriolak igandean jokatuko duten Buruz Buruko Txapelketako finala (18:15ean)