Minutuz minutu jarrai ezazu

Liege-Bastogne-Liege

1. etapa Liege - Ans 260km

  •  Irabazlea: Alejandro Valverde
    2. Davide Rebellin
    3. Frank Schlek

  • 16:59  261.Km

     Valverdek irabazi du!!! Murtziarra esprintean azkarrena izan da Rebellin (2.) eta Frank Schlek (3.) iheskideen aurretik

  • 16:58  260.Km

    Incidencias

     Garaipena esprintean jokatuko dute

  • 16:57  260.Km

     Hiru txirrindulariak elkarri begira

  • 16:56  259.Km

     Ihesaldiak azken aldapari ekin dio

  • 16:55  259.Km

    Incidencias

     Azken 2 kilometroak!!

  • 16:54  258.Km

    Escapados

     Belgikako klasika handia iheskideetako batentzat izango da

  • 16:51  256.Km

    5 km para meta

     Andyk ezin izan dio erritmoari eutsi, eta Frank Schlek, Valverde eta Rebellin dira lasterketa burua

  • 16:50  255.Km

    Escapados

     Laukotea berriz ere batera da, eta erasoa Frankek jo du

  • 16:47  254.Km

    1 Escapado

     Frank Schlekek ez du lanik egin nahi, eta Andy harrapatzeko erantzunkizuna Valverderi eta Rebellini laga die

  • 16:44  251.Km

    10km para meta

     Andy Schlekek erasoa jo du eta metro batzuk hartu ditu

  • 16:39  247.Km

     4 dira lasterketa buruan diren txirrindulariak: Schlek anaiak, Rebellin eta Valverde; 31''ra honako aukotea: Rodriguez, Cunego, Evans eta Pfannberger

  • 16:34  244.Km

     Andy eta Frank Schlek, Joaquim Rodriguez, Rebellin eta Valverde txirrindulariek errenta polita hartu dute igoera gogorrean

  • 16:29  242.Km

    Escapados

     Lasterkariak Roche aux Faucons hasi dira igotzen

  • 16:28  241.Km

    20 Km

     Lasterketa egoera: Andy Schlek eta Stefan Schumacher 20''ko abantaila dauka batera datorren tropelarekiko

  • 16:22  236.Km

    Escapados

     Andy Schlek eta Schumacher dira lasterketa burua, 23"ko errenta dute pelotoiarekiko

  • 16:19  231.Km

    1 Escapado

     Bettinik tropela uzti du eta lasterketa buruaren bila ari da

  • 16:11  227.Km

    1 Escapado

     Faboritoen erasoak tropelean: Bettini eta Andy Schlek saiatu dira metroak hartzen

  • 16:10  227.Km

     Rolland gaztea (21 urte) izan da Redoute Gaina pasatzen aurrenekoa

  • 16:07  226.Km

    Puerto 3

     Lasterkariak hasi dira Redoute igotzen

  • 16:00  220.Km

     Lasterketa egoera: Fothen, Brutt eta Rolland lasterketa buru dira; Gilbert 1:02ra da eta tropela 1:24ra

  • 15:32  201.Km

     Gilbertek iheslariak harrapatzea du helburu. Fothenek (GST), Bruttek (TCS) eta Rollandek (C.A) 1:36ko aldea dute berarekiko, eta tropela bi minutura dago

  • 15:24  197.Km

     Fothen (GST), Brutt (TCS) eta Rolland (C.A) txirrindulariek bi minutuko aldeari eusten diote

  • 14:59  184.Km

     3:50ko aldea Fothen (GST), Brutt (TCS) eta Rolland (C.A) txirrindularientzat; Kopp ere atzean geratu da

  • 14:15  133.Km

     Tom Stubbek (FDJ) ezin dio ihesaldiko kideen erritmoari eutsi eta orain lau dira ihesaldian dauden gizonak

  • 14:00  126.Km

     Egoi Martinezek lasterketa bertan behera utzi behar izan du erorketa baten ondorioz

  • 13:56  120.Km

     Fothen (GST), Stubbe (FDJ), Rolland (C.A), Brutt (TCS) eta Kopp (COS) dira ihesaldian dauden txirrindulariak; tropelarekin duten aldea 8:30koa da

  • 12:30

     Lasterketako 28. kilometrotik Fothen (GST), Stubbe (FDJ), Rolland (C.A), Brutt (TCS) eta Kopp (COS) txirrindulariek atzean utzi dute tropela

  • 1 Escapado

     Garaipena eskuratzeko faboritoen artean: Bettini, Cunego, Valverde eta Rebellin

  •  Txirrindulariek 261 kilometro egin beharko dituzte; aurten Roche aux Faucons mendate nekeza gainditu beharko dute

  •  Belgikako klasika handia jarrai dezakezu minutuz minutu, gaur eitb24.com-en