16:14 199.Km

Horrela geratu da podiuma: 1.- Kim Kirchen; 2.- Cadel Evans; 3.- Damiano Cunego
16:07 199.Km

Kim Kirtchen izan da azkarrena azken maldan eta garaipena lortu du
16:05 198.Km

Wegmman bakarrean da aurretik, baina tropela indartsu dator
16:03 197.Km

Larssonen erorikoak, hanka jasotzera behartu du Efinkim eta Wegmann lasterketa burua da bakarrean
16:01 195.Km

Gustav Larssonek erorikoa jasan du
16:00 194.Km

Iheslariek 12 segunduko abantaila dute tropelarekiko
15:59 194.Km

Larssonek, Wegmannek eta berriz ere Efimkinek tropeletik ihes egin dute
15:55 189.Km

Txirrindulariek kontu handiz ibili beharko dute jaitsieran, errepidea bustirik baitago
15:52 189.Km

Grivko tropelak harrapatu du Cote de Ahin gaina igotzen bukatu aurretik
15:48 186.Km

Grivko lasterketa buruan da tropelarekiko 44 segunduko abantailaz. Tropelak gainontzeko iheslariak harrapatu ditu
15:45 184.Km

Caisse D'Epargnè eta Euskaltel tropeletik tiratzen hasi dira. Orain egin behar dute, iheslariek, 44 segunduko abantaila baitute
15:38 175.Km

Grivkok tropeletik ihes egin eta iheslariak harrapatzeko prest dago
15:33 171.Km

Etengabeko erasoek zalantza sortu dute tropelean eta iheslariek 31 segunduko errenta lortu dute
15:29 169.Km

Milram taldeko txirrindulariak tropelaren aurrekaldean jarri eta ihesaldia bertan behera utzi dezakete
15:25 168.Km

Lasterketaren egoera: Efimkin, Sorensen, Van den Broeck eta Engels ihesaldian; Tropela, 26 segundura
14:53 159.Km

Berriro ere erasoak!! Schleck, Sorensen, Van den Broeck, Pinotti, Efimkin eta Martens lasterketaren buruan dira
14:48

Tropela bat egin da berriro ere. Aurreko 19 gizonak tropelean dira
14:47 147.Km

Euria hasi du. Badirudi David Lopezek lasterketa utzi behar duela (lepauztaian du mina)
14:31

David Lopez eta Egoi Martinez, protagonistak lasterketan izandako erorketan
14:30 123.Km

Lasterketa buruan dauden txirrindularien aldeak behera egin du (1:34)
14:15 120.Km

Eguneko zailtasuna Huyko ''harresia'' da. Hirutan igo behar dute txirrindulariek, 1.300 metrotako luzera du eta %9,3-ko pendiza. Aldapa gogorrenak %19-ko pendiza du
14:07 115.Km

Ez dago nobedaderik lasterketan. Ihesaldiko kideek 2:20-ko abantaila dute tropel nagusiarekin
13:45 101.Km

Txente Garcia Acostaren taldearen aldea tropelarekin bi minututik gorakoa da
13:35 93.Km
19 gizon lasterketaren buruan: Fothen, Moletta (GST), Garcia Acosta (GCE), Fernandez de la Puebla, Efimkin (ALM), A.Schleck, Sorensen, Kolobnev (CSC), Martens (RAB), Tschopp (BTL), Mourey, Gilbert (FDJ), Pauriol (C.A), Engels (QST), Bileka, Van den Broeck (SIL), Pinotti (THR), Duyn (TSL), Kopp eta Marcato (COS)
13:15
Berriro ere mugimenduak lasterketaren buruan
12:50 55.Km

Tropela bat eginda doa. Ibilbidea geroz eta gorabeheratsua da, beraz, jardunaldiko ihesaldia edozein momentuan eratu daiteke
12:23 14.Km

Tropelak aurki harrapatu du aurreko laukotea
12:10 6.Km

Lehen erasoa jo dute dagoeneko: Sprick (BTL), Kleynen (LAN), Pinotti (THR) eta Serov (TCS) txirrindulariek aurrera egin dute
12:04 0.Km

Hasi da lasterketa, guztira 199 txirrindulari daude
11:25

Sastre: ''Sasoi onean egin behar diozu aurre mota honetako proba bati''
10:33

Euskaltel-Euskadiko taldea gaurko lasterketarako: Mikel Astarloza, Egoi Martinez, Iñaki Isasi, Ruben Perez, Jorge Azanza, Juanjo Oroz, Aitor Galdos eta Javier Aramendia
10:02

Gaurko UCI ProTourreko lasterketa 11:20 inguru hasiko da Charleroi herritik

Gaur Fleche-Wallonne klasikoa jarrai dezakezu zuzenean eitb24.com-en