Minutuz minutu jarrai ezazu

Partidaren emaitzak
Etxeko taldearen armarri Etxeko taldea Etxeko taldearen emaitza Kanpoko taldearen emaitza Kanpoko taldea Kanpoko taldearen armarria
Murtzia Murtzia 1 2 Athletic Club Athletic Club

Condomina Berria

ikusle

Epailea:

Lizondo Cortés

  •  Horrela bizi izan dugu eitb24.com-en Athleticen garaipena

  • 93:00

    Acaba partido

     Amaitu da norgehiagoka (1-2). Athleticek partida irabazi eta Inetrtoton sartzeko lehian jarraituko du

  • 90:13

    Empieza prorroga

     Hiru minutu gehiago jokatuko dira

  • 85:21

    Ocasión

     Partida erabakitzeko zorian egon da Aduriz, baina bere errematea kanpora joan da

  • 82:23

     Gabilondoren gola!!!!(1-2) Lehenengo golaren antzekoa, estrategia jokaldian, eta Athletic aurretik da markagailuan

  • 77:21

     Athleticen erasoak Del Hornok eta Gabilondok osatzen duten ezker-hegaletik dira batik bat

  • 72:14

     Armandok gelditu ikusgarria egin du, eta zuri-gorriak kontraerasoan aukera sortu dute

  • 69:20

    Cambio

     Garmendia sartu da David Lopezen ordez. Errioxarrak ez du zorte handirik eduki bere itzuleran

  • 65:57

    Fuera juego

     Athleticen jokaldi arriskutsua baliorik gabe utzi du epaileak David Lopez jokoz kanpo baitzegoen

  • 63:04

     Cuellarrek zelaia utzi du eta Igor Gabilondo sartu da bere ordez

  • 61:02

     Ivan Alonsok ezinhobeto errematatu du baina baloia kanpora joan zaio

  • 59:04

     Yesteren irteerak zentzua eman dio Athleticen jokoari

  • 54:08

     Murtziak Iñigoren bitartez erantzun du, kontrol polita egin ostean kanpora jaurti du

  • 51:30

    Chut

     Yestek erdiratu du eta Gurpegiren burukada kanpora joan da

  • 49:53

     Athleticen aldeko falta arriskutsua aterako du Yestek

  • 48:24

     Armandok gelditu bikaina egin dio De Lucasen falta jaurtiketari

  • 45:36

     Fran Yeste berdegunera irten da Javi Martinezen ordez

  • 45:03

    Empieza 2 parte

     Hasi da bigarren zatia

  • 45:36

     Amaitu da lehenengo zatia (1-1) Athleticek oso txarto hasi du partida baina pixkanaka-pixkanaka Murtziari gailendu zaio

  • 41:27

    Ocasión

     Partidaren kontrola eta abaguneak Athleticenak dira orain

  • 38:51

     Llorenteren gola goitik etorri da, eta Athletic arriskua sortzen ari da estrategia jokaldietan

  • 30:44

     Goooooola! Llorentek sare barrura! (1-1)

  • 29:14

     Goitom Del Horno baino askoz gehiago da Murtziaren eskuin-hegaletik

  • 24:50

     Epaileak asmatu du, donostiarrak eskua erabili baitu baloia kontrolatzeko

  • 23:36

    Incidencias

     Adurizek gola sartu du baina epaileak baliorik gabe utzi du donostiarrak eskuaz jokatu duelako baloia

  • 22:12

     Athletic ezinean.

  • 17:41

    Gol visitante

     Murtziaren gola! Ivan Alonsok Armandoren atea zulatu du (1-0)

  • 17:32

     Athleticek lehenengo jaurtiketa egin du, Del Hornok urrutitik kanpora bidali du baloia

  • 12:52

     Athletic hobeto minutu hauetan, baloia Murtziaren ate ingurura eraman du eta Cuellarrek jokaldi polita egin du eskuin-hegaletik

  • 09:07

     Murtziak partidaren erabateko kontrola du eta arrisku handiko aukerak sortu ditu Armandoren ate inguruan

  • 03:17

     Murtzia zuri-gorriak baino hobeto ari da aurreneko minutu hauetan

  • 00:00

     Hasi da partida Murtzian

  • 19:30

    Cambio

     Caparrosek hasierako hamaikakoa erabat irauli du: Luis Prieto, Del Horno, Cuellar, David Lopez eta Aduriz hasieratik arituko dira. Carlos Gurpegik zelai erdian jokatuko du

  • 18:50

    Incidencias

     Partidako irudirik ez da egongo Murtziak telebista operadoreekin dituen arazoak direla-eta. eitb24.com-en, beti bezala, minutuz minutu jarrai dezakezu partida 20.00etatik aurrera

  •  Asteazken honetan, 20:00etatik aurrera, Athleticen partida jarrai dezakezu eitb24.com-en