| Etxeko taldearen armarri | Etxeko taldea | Etxeko taldearen emaitza | Kanpoko taldearen emaitza | Kanpoko taldea | Kanpoko taldearen armarria |
|---|---|---|---|---|---|
![]() |
Murtzia | 1 | 2 | Athletic Club | ![]() |
Condomina Berria
ikusle
Epailea:
Lizondo Cortés
Horrela bizi izan dugu eitb24.com-en Athleticen garaipena
93:00

Amaitu da norgehiagoka (1-2). Athleticek partida irabazi eta Inetrtoton sartzeko lehian jarraituko du
90:13

Hiru minutu gehiago jokatuko dira
85:21

Partida erabakitzeko zorian egon da Aduriz, baina bere errematea kanpora joan da
82:23

Gabilondoren gola!!!!(1-2) Lehenengo golaren antzekoa, estrategia jokaldian, eta Athletic aurretik da markagailuan
77:21
Athleticen erasoak Del Hornok eta Gabilondok osatzen duten ezker-hegaletik dira batik bat
72:14
Armandok gelditu ikusgarria egin du, eta zuri-gorriak kontraerasoan aukera sortu dute
69:20

Garmendia sartu da David Lopezen ordez. Errioxarrak ez du zorte handirik eduki bere itzuleran
65:57

Athleticen jokaldi arriskutsua baliorik gabe utzi du epaileak David Lopez jokoz kanpo baitzegoen
63:04

Cuellarrek zelaia utzi du eta Igor Gabilondo sartu da bere ordez
61:02
Ivan Alonsok ezinhobeto errematatu du baina baloia kanpora joan zaio
59:04
Yesteren irteerak zentzua eman dio Athleticen jokoari
54:08
Murtziak Iñigoren bitartez erantzun du, kontrol polita egin ostean kanpora jaurti du
51:30

Yestek erdiratu du eta Gurpegiren burukada kanpora joan da
49:53
Athleticen aldeko falta arriskutsua aterako du Yestek
48:24
Armandok gelditu bikaina egin dio De Lucasen falta jaurtiketari
45:36

Fran Yeste berdegunera irten da Javi Martinezen ordez
45:03

Hasi da bigarren zatia
45:36

Amaitu da lehenengo zatia (1-1) Athleticek oso txarto hasi du partida baina pixkanaka-pixkanaka Murtziari gailendu zaio
41:27

Partidaren kontrola eta abaguneak Athleticenak dira orain
38:51
Llorenteren gola goitik etorri da, eta Athletic arriskua sortzen ari da estrategia jokaldietan
30:44

Goooooola! Llorentek sare barrura! (1-1)
29:14
Goitom Del Horno baino askoz gehiago da Murtziaren eskuin-hegaletik
24:50
Epaileak asmatu du, donostiarrak eskua erabili baitu baloia kontrolatzeko
23:36

Adurizek gola sartu du baina epaileak baliorik gabe utzi du donostiarrak eskuaz jokatu duelako baloia
22:12
Athletic ezinean.
17:41

Murtziaren gola! Ivan Alonsok Armandoren atea zulatu du (1-0)
17:32
Athleticek lehenengo jaurtiketa egin du, Del Hornok urrutitik kanpora bidali du baloia
12:52
Athletic hobeto minutu hauetan, baloia Murtziaren ate ingurura eraman du eta Cuellarrek jokaldi polita egin du eskuin-hegaletik
09:07
Murtziak partidaren erabateko kontrola du eta arrisku handiko aukerak sortu ditu Armandoren ate inguruan
03:17
Murtzia zuri-gorriak baino hobeto ari da aurreneko minutu hauetan
00:00

Hasi da partida Murtzian
19:30

Caparrosek hasierako hamaikakoa erabat irauli du: Luis Prieto, Del Horno, Cuellar, David Lopez eta Aduriz hasieratik arituko dira. Carlos Gurpegik zelai erdian jokatuko du
18:50

Partidako irudirik ez da egongo Murtziak telebista operadoreekin dituen arazoak direla-eta. eitb24.com-en, beti bezala, minutuz minutu jarrai dezakezu partida 20.00etatik aurrera

Asteazken honetan, 20:00etatik aurrera, Athleticen partida jarrai dezakezu eitb24.com-en