EiTB 24. Lege-oharra

Lege-oharra

eitb_24

1.- Datu identifikagarriak

EUSKAL IRRATI TELEBISTA erakunde publikoa (aurrerantzean, EITB) "Euskal Irrati Telebista" Erakunde Publikoa sortu zuen maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen bidez sortu zen; haren sozietate-helbidea Basurtuko Kaputxinoen kalea 2, Bilbo 48013 da; IFK: Q0191001G; telefonoa: (34) 946 563 000; faxa (34) 946 563 095; eta posta elektronikoko helbidea:

info@eitb.com.

1. Euskal Irrati Telebista Ente Publikoa “eitb24.com” webgunearen eta domeinu horren jabea da.

Igo

2.- Helburuak

2. EiTBk, webgune honen bidez, informazio etengabea eman nahi du eguneko 24 orduetan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.

3. Informazio guztia kontsulta daiteke, euskal gaien zein mundu zabalekoen inguruan. Gainera, euskal prentsan emandako ikuspegi guztiak ezagutzeko aukera ematen du.

4. Halaber, “eitb24.com”-en, programazioa ikus daiteke, baita ETBsat telebista-katearen zein irrati-kate guztien (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Euskadi Gaztea eta EiTB Irratia) emanaldiak on line ikusi eta entzun ere. Gainera, EiTBko beste kateen (ETB-1, ETB-2 eta Canal Vasco) programazioa kontsulta daiteke.

Igo

3.- Webgunearen baldintzak eta onespena

Hauek dira eitb24.com domeinuko webguneetan sartzea, nabigatzea eta haiek erabiltzea eta haien edukiak erabiltzetik eratorritako erantzukizunak arautzen dituzten kondizio orokorrak; edukitzat hartzen dira testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, espresioak edota informazioak, baita jabetza intelektual eta industrialari buruzko Estatuko legeek nahiz nazioarteko hitzarmenek babestutako beste edozein sorkuntza ere.

Erabiltzailea "eitb24.com" gunean sartzen bada, kondizio guztiak erabat onartzen dituela jotzen da. Ohar honetan jasotako kondizioren batekin ados ez badago, EiTBren web orria erabiltzeari utzi beharko dio.

Igo

4.- Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak

EiTB "eitb24.com"en jabea da, hots, haren jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideen gaineko baimen egokia du, baita haren bidez eskura daitezkeen edukien gaineko jabetza intelektual, industrial eta irudizkoaren eskubideena ere.EiTBren jabetzakoak dira webgune honetako diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, EiTBren ikur bereizgarri edo logotipoak, frame-ak, iragarki-bandak, softwarea eta kodeak, iturria eta xedea eta abar. Era berean, EiTBk legez eta modu esklusiboan ditu haiek ustiatzeko eskubideak.

Edonola ere ez da joko erabiltzailea webgunean sartzeak edota hartan nabigatzeak EiTBk eskubide horiek ukatzea, eskualdatzea, baimentzea edota lagatzea -erabat nahiz hein batean- ekarriko duenik.

Ildo horretan, ez da baimentzen egile-eskubideen copyright oharra, EiTBren eskubideak identifikatzeko bestelako datuak edota edukietan jaso daitezkeen babesteko gailu teknikoak, hatz-markak eta bestelako informazio- eta identifikazio-mekanismoak ezabatu, baztertu edo manipulatzea.

Webgune honetara sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu lehen zehaztutako elementu horiek kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, utzi edo saldu, ezta elementu horietatik lortutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere, betiere EiTBren berariazko baimen idatzia ez badu, eta, hala badagokio, dagokion eskubideen jabearena. Erabiltzailea, erabilera pertsonalean -merkataritzakoa ez den erabileran-, ikuskatu eta kargatzeko baino ez da baimentzen, eta ezin du besterengana edota beste erakunde batzuetara hedatu.

Igo

5.- Datuak jasotzeko eta babesteko eskubidea

Erabiltzaileak doan sar daitezke "eitb24.com" gunean, eta sarbide askea dute.

Erabiltzailea "eitb24.com" webgunean sartzeak ez dakar berekin erabiltzailea erregistratzea edota datu pertsonalak eman behar izatea. Hala ere, erabiltzaileak inoiz datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek EiTBren fitxategi automatizatu batera igaroko dira, modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie EiTBz bestelako hirugarrenei utziko. Edonola ere, erabiltzaileak datuei aurka egiteko, datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, EiTBren Aholkularitza Juridikora zuzendu beharko du (Gaztańatza auzoa, z/g, Iurreta 48215, Bizkaia), edota helbide elektroniko honetara jo: info@eitb.com.

Igo

6.- Webaren erabilera

"eitb24.com" gunean jasotako edukiak kontsumitzaileei edota azken erabiltzaileei baino ez zaizkie emango. Eduki horiek baimenik gabe merkataritza-helburuetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea debekatuta dago, betiere EiTBren aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean. "eitb24.com" gunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko, erabiltzaileak erregistratu egin behar badu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Erregistroaren ondorioz erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, pasahitza arduraz erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak, baita zerbitzu horietara sartzeko pasahitza isilpean gordetzekoa ere. Ondorioz, erabiltzaileak izango du EiTBk emandako identifikatzaile edo pasahitz oro modu egokian zaintzearen eta isilpean mantentzearen ardura. Era berean, identifikatzaile edo pasahitz horien erabilera beste inori ez uzteko -aldi baterako nahiz behin betiko- eta beste inori ez emateko konpromisoa hartzen du. Erabiltzailearen ardura izango da baimenik gabeko hirugarren batek, erabiltzaileak pasahitza arduraz ez erabiltzeagatik edo galtzeagatik, zerbitzuak legez kanpo erabiltzea. "eitb24.com" webgunean sartzea, nabigatzea eta hura erabiltzea erabiltzailearen ardura da. Hortaz, "eitb24.com" gunearen eta haren edukien erabilerari buruz EiTBk emandako beste edozein argibide arduraz eta zehaztasunez jarraitzeko beteharra du. Horrenbestez, edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko beteharra du erabiltzaileak, eta, zehazki, hauek ez egitekoa:

  • Edukiak legearen, moralaren, oro har onartutako ohitura onen edota ordena publikoaren aurkako xede edo ondorioekin erabiltzea.
  • Eskubide egokien jabeen baimenik gabe, edota legeak ez badu baimentzen, erreproduzitu, kopiatu, banatu edota edozein komunikazio publikoren bidez jendeari sartzen uztea eta edukiak aldatzea.
  • Web orriaren edukiak, eta, bereziki, haren bidez jasotako edonolako informazioa erabiltzea publizitatea, zuzeneko salmentarako komunikazioak edota bestelako merkataritza-xedetarako komunikazioak igortzeko edo eskatu gabeko mezuak pertsona-multzo bati igortzeko, helburua gorabehera. Era berean, informazio horrekin ez komertzializatzea edota informazio hori, edozein modutan izanda ere, ez hedatzea.
  • Orrialde honetan jasotzen den informazioa, hala nola, iruzkinak, iradokizunak eta ideiak, doan lagatakotzat jotzen dira. Ez bidali modu horretan tratatu ezin den informaziorik.

Igo

7.- Erantzukizunak eta bermeak

EiTBk ez ditu hauek bermatzen, edota ez da EiTBren ardurapekoak:

  • "eitb24.com" guneko edukien jarraitutasuna.
  • "eitb24.com" gunean edota hura hornitzen duen zerbitzarian birusik edota bestelako osagai kaltegarririk ez izatea.
  • "eitb24.com" gunea kalteezina izatea eta gune horretako segurtasun-neurriak menperaezinak izatea.
  • EiTBk "eitb24.com" gunean ezartzen dituen kondizio, arau eta jarraibideak hausten edota gunearen segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak bere buruari edota beste inori sorrarazten dizkion kalte-galerak.

Edonola ere, EiTBk, teknologiaren egoera kontuan izanda, "eitb.com" gunearen funtzionamendua bermatzeko eta birusak eta erabiltzaileentzat kaltegarriak diren gainerako elementuak saihesteko, bere esku dauden neurri guztiak hartu dituela aitortzen du. Era berean, ohar hau ez irakurtzeagatik edota oharrean zehaztutako kondizioetan zehaztutako betebeharrak ez betetzeagatik zuzenean nahiz zeharka sortzen diren kalte-galeren erantzule ez da EiTB izango.

Igo

8.- Estekak

EiTBren aldez aurretiko berariazko baimenik gabe, atarira ezingo da beste web-etatik loturarik ezarri. Orrialde honek EiTBk kudeatzen ez dituen webguneetarako lotura edo estekarik badu, EiTBk adierazten du ez duela inolako kontrolik atari edo webgune horiengan, eta ez dela haietako edukien erantzule. Hirugarren horiek emandako zerbitzuen nahiz haien ondorioz izan daitezkeen erreklamazio eta demanden inguruko erantzukizun oro salbuesten du EiTBk. Era berean, "eitb24.com" gunearen bidez, EiTBk beste erakunde batzuk baimen ditzake publizitatea ezar dezaten edota zerbitzuak eskain ditzaten. Horrelakoetan, zerbitzu horiek hirugarrenek erabili, eskaini edo kontratatzean kontuan izan beharreko kondizio orokor eta bereziak ezartzearen arduradun ez da EiTB izango. Hortaz, ez da hirugarren horien arduradun izango.

Igo

9.- Iraupena eta aldaketak

EiTBk hemen hitzartutako baldintza eta kondizioak aldatu ahalko ditu, erabat nahiz hein batean; aldaketarik bada, kondizio orokor hauek azaltzen diren modu berean argitaratuko ditu.

Hortaz, kondizio orokor hauen indarraldiak kondizioak erakusten diren artean iraungo du, erabat nahiz hein batean aldatzen diren arte. Une horretan, kondizio aldatuak izango dira indarrean.

EiTBk, edozein unetan eta iragartzeko beharrik gabe, orri honetako edukietarako sarbidea amaitu, geldiarazi edo eten ahalko du, eta erabiltzaileak ez du kalte-ordainik eskatzeko aukerarik izango. Iraungitze horren ostean, kondizio orokor hauetan zehazten diren edukien erabilerari buruzko debekuek indarrean jarraituko dute.

Igo

10.- Forua

EiTBk eta erabiltzaileak, dagozkion gainerako eskumenak berariaz baztertuta, "eitb24.com" webgunean sartzetik edo hura erabiltzetik eratorritako edozein eztabaidatarako, Bilboko auzitegi eta epaitegietara joko dute.

Igo


© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta