logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 08:04:12
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kultura

GAZTEA SARIAK

Ken 7, Fito, Berri Txarrak, Barricada, Nahiadance eta Pereza, sarituak

Festa izan da Donostiako Victoria Eugenian. Tasty Tim Londreseko dj-aren animazioa, Fi-Fu diseinatzaialaren desfile ausarta izan da eta amaitzeko, Two Mamarrachos djek jarraitu dute martxa bertaratutako guztientzat.

BILERA

Nacha Popek Barakaldoko Rockstar Live aretoan hasiko du "80-08" bira

Ekainaren 6an izango da kontzertua, eta sarrerek 21 euro balioko dute.

IRAK

Michael Moorek 'Fahrenheit 9/11' dokumentalaren bigarren zatia egingo du

Bigarren zati honetan ere Irakeko gerra aztertuko du Moorek, eta AEBtako barne arazoekin erlazionatuko du.

LEHIAKETA

'Piratas y punto' eta 'Uñas' dira Nontzeflash eta Nontzefilmen irabazleak

26 herrialdeko 251 lan aurkeztu dituzte guztira. Horietatik 25 Euskal Herritik bidali dituzte, eta 13 euskaraz egindakoak dira.

BENICASSIMEKO JAIALDIA

FIBek 45.000 pertsona erakartzea espero du

Morrisey, Leonard Cohen, Enrique Morente, Siouxsie, My Morning Jacket, Death Cab For Cutie eta Tricky bezalako artistak izango dira jaialdiaren 14. edizio honetan.

MUSIKA

Mikel Markezek 'Zure begiek' aurkeztuko du Getxon

Ostiralean kontzertua emango du Getxo Antzokian, 20:00etatik aurrera, bere ibilbideko kanta ezagunenak biltzen dituen diskoa aurkezteko.

ARTIUM FUNDAZIOA

Artium utzi eta Tenerifeko museoaren zuzendari izango da Gonzalez de Durana

Javier Gonzalez de DUrana Artiumeko zuzendaria gaurko agerraldian. Argazkia:EFE
Hala, Arte Garaikidearen Euskal Museoko zuzendari izatetik, Tenerife Espacio de las Artes museoko zuzendari artistiko izatera pasako da. Nazioarteko adituek osatutako epaimahaiak hautatu du bera postu horretarako.

ZINEMA JAIALDIA

Gaur hasi da Canneseko LXI. Jaialdia Fernando Meirellesen film batekin

Dena prest Canneseko zinemaldia hasteko. Argazkia: EFE
Sean Penn epaimahaiko presidentea izango da eta guztira 20 filmek parte hartuko dute lehiaketan.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

DISKO BERRIA

Aurora Beltranek bakarkako ibilbidea hasi du 'Clases de baile' diskoarekin

Tahures Zurdos taldeko abeslari ohiak Enrique Bunburyren, Carmen Parisen eta Loquilloren laguntza izan du azken lanean.

DONOSTIAKO JAIAK

Mago de Oz, Ken Zazpi, Los Secretos eta M-Clan, Donostiako Aste Nagusian

Aurtengo kontzertuak rock, pop eta heavy taldeek osatuko dituzte. Horiez gain, Pignoise eta Rosario Flores arituko dira gipuzkoar hiriburuan, besteak beste.
Albiste berri gehiago:

Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta