logo de eitb24
2008ko abuztuak 08 | 21:40:37
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kirolak

-Bilbao Basket

BILBAO BASKET

iurbentiak Nikolaos Pappas antolatzailea fitxatu du

Jokalari gaztea da, 1,91 metroko altuera du eta Panellinios taldetik dator. Litekeena da Bilbao Basketek lehen denboraldi honetan atzerriko edo LEBeko talderen batera bidaltzea, utzita.

BILBAO BASKET

Seibutis eskolta fitxatuko du iurbentiak

Bi urterako sinatuko du Lituaniako jokalariak hurrengo orduetan egingo dioten azterketa medikoa gainditzen badu.

BILBAO BASKET

Abuztuaren 18an emango diote hasiera denboraldiaurreari

Javi Salgado, iurbentia Bilbao Basketeko jokalaria. Argazkia: EFE
Lagunarteko zazpi neurketa jokatuko ditu iurbentiak. Sei ACBko taldeen aurka izango dira eta bat LEB ligako Autocid Burgosen kontra.

BILBAO BASKET

Bilbao Basketek Janis Blums antolatzaile letoniarra fitxatu du

26 urteko antolatzaile honek 1,90 garaiera dauka eta Italian jokatu du azken denboraldian. iurbentiak kanpoko jokalari bat behar du taldea erabat osatzeko.

BILBAO BASKET

iurbentiak ez du Eurocupeko atariko kanporaketa jokatu behar izango

Bilbotarrek Gironako Akasvayu taldeak utzitako lekua hartuko dute Europako txapelketa honetan.

BILBAO BASKET

Huertasek Bilbo utzi eta Fortitudo Bolonian jokatuko du

iurbentiak eta DKV Joventutek Bilbon jokatzeko lortutako akordioari muzin egin eta brasildarrak Italian jokatuko du datozen bi denboraldietan.

BILBAO BASKET

Marcelinho Huertasen kontu amaiezina

Goizean Bilbao Basketek Huertas Bilbon jokatuko zuela esan zuen ohar baten bitartez. Brasildarraren ordezkariak, ordea, bere jokalariak Italian jokatuko duela adierazi zuen.

BILBAO BASKET

'Marcelinho' Huertasek Bilbao Basketen jokatuko du

Huertasek Bilbon jokatuko du. Argazkia: EFE
iurbentiak eta DKV Joventutek antolatzaile brasildarrak Bilbon utzita jokatzea adostu zuten. Jokalariaren ordezkariak, ordea, akordiorik ez dagoela eta jokalariak ez duela Bilbon jokatuko adierazi du.

BILBAO BASKET

Salva Guardia aurkeztu du iurbentiak

Jokalari valentziarra Fuenlabradatik iritsi da Bilbao Basketera eta bilbora etortzea erabaki zuen, "hasi nahi duen taldea" delako.

BILBAO BASKET

'Marcelinho' Huertas, Joventutera

'Marcelinho' Huertasek ez du Bilbao Basketen jarraituko. Argazkia: EFE
Sao Pauloko antolatzaileak ez du Bilbon jokatuko Badalonako klubak Bilbao Basketek jokalariari aurkeztutako eskaintza berdindu baitu. Salva Guardiak, ordea, Txus Vidorretaren taldean jokatuko du.
Albiste berri gehiago:

BILBAO BASKET-BARTZELONA

AXA BARTZELONA-IURBENTIA (75-64)

FUENLABRADA-BILBAO BASKET (69-74)

IURBENTIA BILBAO BASKET

BLOGAK: Azken postak

kirolak

Albisteak bilatu

Bideo bilatzailea Bideoa

Emaitzak eta sailkapena

© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta