logo de eitb24
2008ko uztailak 06 | 16:37:53
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kirolak

-Eibar

EIBAR

Urzelaik bi urterako berritu du kontratua

Hirugarren urte baterako aukera ere badauka jokalariak. Eibarrek jadanik 19 jokalari ditu, baina oraindik bi atezain, ezker hegaleko jokalari bat, erdilari bat eta aurrelari bat fitxatu nahi ditu.

EIBAR

Sutilek Jaen utzi eta hitzarmena lortu du Eibarrekin

Erdilariak hurrengo bi denboraldietan jokatuko du talde armaginean.

EIBAR

Eibarrek German Beltran fitxatu du

28 urteko jokalariak 14 gol sartu ditu Barakaldorekin Bigarren B Mailan eta bi urteko kontratua sinatu du armaginekin.

EIBAR

Eibarrek taldea osaturik utzi nahi du hilabetea bukatu orduko

Eibarrek datorren denboraldirako taldea itxita utzi nahi du uztaila baino lehen. Argazkia: EiTB
Talde armaginak uztaila iritsi orduko dena prest utzi nahi du aurredenboraldiari ekiteko, baina gutxienez zortzi fitxaketa egin beharko ditu.

EIBAR

Pouso "oso itxaropentsu" agertu da

Eibar talde "xumea, baina eredugarria" dela badaki eta "gogo handiarekin" egingo dio aurre erronka berriar. Carlos Ruben Meridako jokalari ohiak, bestalde, bi urteko kontratua sinatu du talde armaginarekin.

EIBAR

Pousok Mandiolaren lekua hartuko du talde armaginaren aulkian

Ohar labur batean 47 urteko teknikari bizkaitarraren fitxaketaren berri eman du talde armaginak. Pousok Sestao River taldea zuzendu du azken bost denboraldietan.

SPORTING-EIBAR (2-0)

Eibarrek ezin izan dio Realari lagundu

Armaginek ez zeukaten ezer jokoan, Sportingek, ordea, igoera eskuratu nahi zuen eta azkenean 2-0 irabaziz lortu zuen Lehen Mailarako txartela.

SPORTING-EIBAR

Eibarrek garaipena lortuz agurtu nahi du Mandiola entrenatzailea

Denboraldiko azken partida izango da armaginentzat, baita Mandiola entrenatzailearentzat ere. Eibarrek ez du ezer jokoan, baina Sportingek Lehen Mailara igotzea du helburu.

EIBAR

Mandiolak Eibar uzteko unea iritsi dela adierazi du

Javier Mandiola. Argazkia: EiTB
Kontratua berritzeko eskaintza bat zeukan arren, bere herriko taldea entrenatzeak uste baino gehiago nekatzen duela adierazi zuen.

EIBAR

Txema Añibarro eta Alvaro Martinez, aurreneko fitxaketak

Biek Bigarren B Mailan jokatu dute amaitu berri den sasoian, Sestao Riverren, alegia.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia
Albiste berri gehiago:

EIBAR-LAS PALMAS (2-2)

BLOGAK: Azken postak

kirolak

Albisteak bilatu

Emaitzak eta sailkapena

© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta