logo de eitb24
2008ko maiatzak 12 | 02:43:05
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

Kirolak

-Beste kirol batzuk

BAT FORMULA (TURKIAKO S. N.)

Massak irabazi du "bere" zirkuituan

Felipe Massa. Argazkia: EFE
Hirugarren urtez jarraian irabazi du brasildarrak Turkian. Podiumean Hamilton eta Raikkonen izango ditu lagun, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

RUGBYA

Getxo, Erreginaren Kopako txapeldun

Bizkaitarrek txapela lortu zuten Bartzelonako INEF taldeari 7-3 irabazita Zaragozan jokatutako finalean.

WATERPOLO

Waterpolo Navarrak Ohorezko Mailarako txartela lortu du

Manel Silvestrek prestatutako jokalariek Bartzelonako Hortari irabazita (15-8) lortu zuten igoera historikoa.

TURKIAKO SARI NAGUSIA

Massarentzat 'polea'; Kovalainenekin batera aterako da lehen lerrotik

Felipe Massa izan da azkarrena entrenamendu ofizialetan. Argazkia: EFE
Raikkonen (hirugarren) eta Hamilton ( laugarren) bigarren lerrotik aterako dira. Alonsok zazpigarren bukatu du eta laugarren lerrotik aterako da Trullirekin batera.

MENDIA

Juanito Oiarzabalek Makaluko gailurra zapaldu du

Mendizalea Makaluko punturik garaienera Roberto Rojo arabarrarekin eta Pasan Nuru sherparekin batera iritsi da.

BAT FORMULA (TURKIAKO S. N.)

Massa, onena bi entrenamendu libreetako saioak kontuan hartuz

Ferrariak nagusi izan dira entrenamendu libreetan. Goizean, Massa izan zen azkarrena eta arratsaldean Raikkonen. Entrenamendu libreetako bi saioak kontuan hartuz brasildarra izan zen onena.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

MOTOZIKLISMOA (TXINAKO S.N.)

Rossi izan da azkarrena Shangaiko zirkuituan

Pedrosa eta Stoner sailkatu ziren bigarren eta hirugarren, eta Lorenzok laugarren bukatu zuen. 250 c.c.-etan, Mika Kalliorentzat izan zen garaipena eta Efren Vazquez hamargarren sailkatu zen 125 c.c.-etan.

MOTOZIKLISMOA (TXINAKO S.N.)

Edwardsek lortu du "polea" MotoGP-n; Lorenzo, laugarren

Colin Edwardsek polea lortu du MotoGP-n. Argazkia: EFE
Ostiralean erorketa larria izan zuen arren, meritu handiko laugarren postua erdietsi zuen Lorenzok. 125 c.c.-etan, Efren Vazquez 20. postuan sailkatu zen.

MENDIA

Dhaulagiri gailurra zapaldu du Pasabanek

Edurne Pasaban. Argazkia: EiTB
Zortzi mila metrotik gorako hamar gailurretara ailegatu den hirugarren emakumea da.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

ESKUBALOIA (ITXAKO-DUNAFERR)

Itxakok EHF Kopako finala jokatuko du

Itxako EHF Kopako finalerako sailkatu da. Argazkia: EFE
Nafarrek Dunaferr talde hungariarrari irabazi zioten Lizarran (28-22), eta hungariarrek joaneko partidan lortutako aldeari buelta ematea lortu zuten. Finalean Volgogradeko Dinamoa izango dute aurkari nafarrek.
Albiste berri gehiago:

BAT FORMULA (ESPAINIAKO S.N.)

XIII. GERNIKAKO DUATLOIA

ESKUBALOIA (ERREGE KOPA)

MOTOZIKLISMOA (ESTORILGO S.N.)

MOTOZIKLISMOA (ESTORILGO S.N.)

BAT FORMULA (BAHRAINGO S.N.)

BAT FORMULA (BAHREINGO S.N.)

BLOGAK: Azken postak

kirolak

Bilatu

Emaitzak eta sailkapena

© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta