logo de eitb24
2008ko maiatzak 16 | 08:04:44
Albisteen eta informazioaren euskal kanala

EUROPAKO HIRIBURUA

Donostia Europako Hiriburu Kulturala izateko hautagai izango da

Gipuzkoar hiriburuak hautagaitza aurkeztuko du 2016.ean Europako Hiriburu Kulturala izateko asmoz. Ekimena talde guztiek onartu dute.

SUTEA

Etxe bat kiskali da Eritzegoitin, Nafarroan

Etxea kiskalita geratu da. Argazkia: EiTB
Ez da inor zauritu, sutea gertatu den unean barruan inor ez zegoelako, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. Goizaldean piztu da sutea.

ESTIBALIZKO SANTUTEGIA

Ehunka arabarrek euren patroiaren eguna ospatu dute

Estibalizko Santutegia. Argazkia: EiTB
Boilur federazioak mila tortilla pintxo banatu ditu. Gainera, pintura, sukaldaritza eta aurresku lehiaketak, herri kirolen erakustaldi bat eta giro hobezina egon dira.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

GASTEIZ

Barraskiloz eta perretxikoz beteko dira gaur Armentiako zelaiak

Erretretarekin eman zioten hasiera atzo San Prudentzioren jaien ospakizunei. Argazkia: EFE
Atzo, 21:00etan, erretreta jo zutenetik, gasteiztarrak San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren eguna ospatzen ari dira. Santu txizatiak euria gorde eta eguna lasai igarotzen uztea espero dute arabarrek.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

X. EDIZIOA

Erdi Aroz jantzi da Balmaseda

XVI. mendean udalerri bizkaitarrean jasan zuten izurritea izango da gai nagusia. Izan ere, herritarrek antzerkia egingo dute horri buruz. Hala ere, erakusketak eta tailerrak ere egongo dira gaur eta bihar.

LOTERIA

ONCEk 350.000 euroko saria eman du Bilboko Alde Zaharrean

Erriberako merkatuaren aurrean dagoen kioskoan 35.000 euroko hamar kupoi saldu ziren.

PORTUGALETE

Ballonti merkataritza-guneak ateak ireki ditu

Ballonti merkataritza-gunea. Argazkia: EiTB
EAEko azken saltoki erraldoia izango da, lege berri batek 25.000 metro karratutik gorakoak eraikitzea debekatzen baitu. Ballontik 51.000 metro karratuko azalera dauka.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia

FEVE-K ZERBITZUA ETEN DU

Bilbao eta Balmaseda arteko tren zerbitzua etenda, matxura baten ondorioz

Tren konpainiak adierazi duenez, Arangurenen katenarian izandako matxura batek zerbitzua etenarazi du. Bidaiariak autobusez eraman behar izan dituzte.

MAPA AKUSTIKOA

Abando, Deustu eta Errekalde dira Bilboko auzorik zaratatsuenak

'Bilboko Mapa Akustikoa' delakoaren arabera, hiriko gunerik lasaienak Otxarkoaga, Txurdinaga eta Uribarri dira. Trafiko gehien jasaten duten guneak A-8 autobidearekin lotuta daudenak dira.

EPAIKETA: NAGEL VS. UDALA

Amorebieta-Etxano: "Patata" pil-pilean

Andres Nagelen eskultura. Argazkia: EiTB
Nagel "Patata" ospetsuaren egileak Amorebieta-Etxanoko Udala salatu du ingurua berritzeko proiektuan eskulturarentzat lekurik ez dagoelako. Auzia epailearen erabakiaren zain geratu da.
  • Audioa
  • Bideoa
  • Argazkia
  • Dokumentua
  • Infografia
  • Berezia
Albiste berri gehiago:

LANEK, ONDORIO TXIKIAK

Bilatu

Euskadi Irratiko azken albistegia

© eitb24 - 2008
Eskubide guztiak erreserbatuta