2006/03/04
Ez zuten lortu. Azkenik, Pou anaiek Franko-argentinarra abandonatu behar izan zuten, baina arrazoia ondratzeko modukoa da. Gailurra egiteari uko egin zuten istripu larri bat jasan zuten gida frantziar batzuk salbatu arren.
Arabarrek, otsailak 19an, gora egitea erabaki zuten, Fitz Royren azken maldak igotzeko. Eguraldia ez zen txarra eta haiek prest zeuden erronkari aurre egiteko. Baina, Patagonian ohi den bezala, eguraldia aldatu zen. Orduan Frantziako Piriniotako gida batzuekin gurutzatu ziren. Geroxeago, ohiuak entzun zituzten, gidek laguntza eskatzen ari ziren. Pou anaiek Fitz Royerako bidea utzi eta haiengana joan ziren. Zentsuzko erabakia izan zen, giden bizitza salbatu baitzuten. Pou anaiek, haien webgunean adierazten dutenez, "ez genuen Fitz Royra ailegatu, baina gidek eman zizkiguten esker onek poza bera eman digute".