BARAKALDO

Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatu dute eguraldi txarrari aurre eginez

2008/06/02

Euri-jasak arratsaldean egitekoak ziren hainbat ekitaldi bertan behera uztea eragin du. Barakaldoko frontoian eta umeen tailer eta puzgarriak bakarrik mantendu dira .
Euskal Eskola Publikoaren jaiaren kartela

argazkia handitu

Euskal Eskola Publikoaren jaiaren kartela

Euria goian eta behean, baina, Euskal Eskola Publikoaren jaia egin, egin dute. Hala ere, ekitaldi batzuk bertan behera utzi behar izan dituzte Barakaldon. 'Ekiozu Euskal Eskola Publikoari' izan da aurtengo lema. Egitarauan zeuden ekintzen %70 bertan behera uztera behartu ditu euriak.

Aterkiekin, anorakekin eta plastikozko pontxoekin, baina irribarrea galdu barik, Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatu dute Barakaldon, eguraldiak lorrinduta izan bada ere.

Kontzertuak, dantzak eta kanpoan egin beharreko beste hainbat ekitaldi bertan behera utzi dituzte ezinbestean. Umeen tailer eta puzgarriak, ordea, Barakaldoko frontoira eraman dituzte eta hantxe egin dute festa.

Arratsalderako aurreikusitako ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte euriagatik.

Herriko Plazan egitekoa zen ekitaldi instituzionala udaletxean egin dute azkenean. Bertan, Tontxu Campos Hezkuntza sailburua, alderdi politikoetako ordezkariak, eskola publikoko arduradunak eta Barakaldoko Udalaren agintariak izan dira.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta