2008/05/21
Alderdi politikoek ETAko ustezko lau kideren atxiloketak eragindako erreakzioak eskaini dituzte azken orduetan. Atxilotuen artean Javier Lopez Peña "Thierry" eta taldearen alde politikoko hiru ustezko kide zeuden.
Josu Erkoreka EAJk kongresuan duen eledunak atxiloketen "garrantziari" buruzko zalantzak erakutsi ditu, eta "geneukan informazioarekin" ez datorrela bat esan du, "ETAko kide erabakigarriak beste batzuk zirela uste genuelako".
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkaria pozik agertu da, eta operazioak ETAko kideen "helbide bakarra atxiloketak eta epailearen aurretik igarotzea" dela erakusten duela iritzi du.
Carmelo Barrio Euskadiko PPko idazkari nagusiak esan du "Poliziaren eta epaileen jokaera, eta azken batean, Zuzenbide Estatuak ETAren aurka izandakoa, banda menperatzeko bidea" dela "eta askatasunera hurbiltzen gaituena".
Javier Madrazo EBko koordinatzaile nagusiak baieztatu du beti dela "albiste ona", "jendea hiltzeko eta sufrimendua sortzen jarraitzeko prest dagoen jendea epailearen esku jarriko dutela esan nahi duelako".
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak "legeak aurreikusitako" jokaera eskatu du atxilotuentzat. Halaber, ETAri "baldintzarik gabe eta behin betiko borroka armatua uztea" eskatu dio.
Beste alde batetik, Juan Carlos Rodriguez Ibarra Extremadurako Batzordeko presidente ohiak "pozezko minutu" bat eskatu du atxiloketengatik, "une hauetan fraketan pixa egiten egongo direla pentsatzen ondo pasatu gaitezen".