2008/05/21
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako eledunak esan du Justiziak zehaztu beharko duela Frantzian atxilotutako ETAko ustezko lau kideak errudunak edo errugabeak diren.
Azkaratek gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak "askotan" adierazi duela "terrorismoaren aurka egiteko" duen "borondate irmoa", baina oraingoz atxilotuak ETAren "ustezko kideak" direla zehaztu eta "aurkakoa frogatzen ez den bitartean, pertsona guztiak errugabeak" direla baieztatu du.
Ibarretxe-Zapatero bilera
Beste alde batetik, atzo, asteartea, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak izandako bilerari buruz hitz egin du Azkaratek. Gainera, "ironia fintzat" jo du Zapaterok "elkar ulertzeari, elkarlanari eta euskaldunen arteko akordioari" buruz hitz egiten zuen bitartean, PSOEk eta PPk Kongresuan errefusatu izana Legebiltzarrak euskal kontzertuaren blindatzeari buruz aho batez lortutako akordioa.
Europar Batasuneko Ministroen Kontseilua
Beste ildo batean, Azkaratek, Tontxu Campos Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuarekin batera, Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluan izan da, Bruselan, Autonomia Erkidegoak ordezkatzen. Ibarretxek ere, Bruselarako egun biko bidai bati hasiera emango dio gaur. Han, hainbat bilera izatea aurreikusita du, Europar Batasunaren barnean "eskualdeen garrantzia sendotzeko".