2006/09/15
Maria Susana Hauscarriague (Mendoza, Argentina) da Canal Vascok antolatu duen Lehiaketaren irabazlea.
Argentinar batek irabazi du berriro ere saria, herrialde hori baita erantzun gehien bidali dituena. Aurten, hain zuzen, 700 lehiakide izan ditu Argentinak, 350 Kolonbiak eta 285 Uruguaik eta gainerako herriek.
Erantzunetan esan duenez, Zeanuri (Bizkaia) herriari buruz lortu nahi du informazioa, baita euskal paisaien eta tradizioen inguruan ere. Supercanal erabilita ikusten du Canal Vasco, eta programazioari hamarretik bederatzi puntu eman dizkio.
Susanak eta berak nahi duen pertsonak hamar eguneko bidaia egingo dute Euskal Herrira.