KRISIA PP-REN BAITAN

Fragak laudorioak izan ditu Gallardonentzat, baina Aguirre kritikatu du

2008/05/16

Madrilgo alkateak "ezaugarri apartak" dituela eta ez duela "arazorik" sortu esan du Xuntako presidente ohi eta senatariak. Adierazi duenez, Erkidegoko presidenteaz, berriz, "ezin da gauza bera esan".
Manuel Fraga. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Manuel Fraga. Argazkia: EFE

Manuel Franga Galiziako Xuntako presidente ohi eta senatariak uste du Alberto Ruiz Gallardon Madrilgo alkateak "ezaugarri apartak" dituela eta ez duela "inoiz arazorik" sortu. Aldiz, Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteaz "ezin da gauza bera esan", Fragaren esanetan.

Tiempo aldizkariari eskainitako elkarrizketan politikari galiziarrak gogora ekarri ditu Aguirrek duela aste batzuk egindako adierazpenak, hautagaitza alternatiboa aurkeztuko zuela iradoki eta bere burua poker eta mus jokalari moduan aurkeztu zuenekoa, alegia. "Errespetu handia diot pokerrari eta musari, baina ezin dira politikarekin konparatu", esan du Fragak.

Gallardon PPren zuzendaritza nazionaleko kide izan beharko litzatekeen galdetuta, XVI. Kongresu Nazionaleko gaia dela erantzun du. "Bistakoa da Gallardonek ezaugarri apartak dituela eta ez duela inoiz arazorik sortu. Orain, ez da sortzen ari. Ezin da gauza bera esan Aguirre andereaz, hain dago ziur bere ideiekin eta baloreekin, arazoak sortu dituela momenturen batean", gaineratu du senatari popularrak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta