2008/05/16
Iragan asteazkenean atentatua jasan zuen Legutioko Guardia Zibilaren kuartela eraitsi egingo dute. Izan ere, "oso kaltetuta" dago, Pedro Berriozabal herriko alkateak jakinarazi duenez.
Udaleko burua Gloria Sanchez Espainiako Gobernuaren Arabako ordezkariarekin bildu da gaur eta horrek baieztatu dio konpontzeak ez duela merezi.
Errepidea, irekita
Leherketaren eraginez N-240 errepidea itxi egin behar izan zuten kuartelaren parean, baina gaur arratsaldean ireki berri dute.
Hala adierazi dute Arabako Aldundiako iturriek. Azaldu dutenez, metro bateko sakonera zuen zuloa eragin zuen leherketak kuartelaren aurrealdetik igarotzen den errepidean.