MOTOZIKLISMOA (FRANTZIAKO S.N.)

Efren Vazquez erori egin da entrenamenduetan

2008/05/16

Aurretik zihoan beste pilotu bat erori da eta Efrenek ezin izan du saihestu. Bilbotarrak min du orkatilan.
Efren Vazquez. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Efren Vazquez. Argazkia: EFE

Frantziako Sari Nagusiko 125 zentimetro kubikoetako entrenamenduetan, Efren Vazquez bizkaitarra erori egin zen, ezin izan baitzuen aurrean erori zitzaion beste pilotu bat saihestu.

Efrenek, min hartu zuen eskuin orkatilan, baina egin zioten ikerketa medikuak hausturarik ez zeukala adierazi zuen. Pilotu bilbotarrak hiru itzuli bakarrik egin zituen erorikoaren aurretik eta bere denbora onena 1'46"271 izan zen.

"Eguna oso ondo hasi zen, ongi egokitu nintzen zirkuitura eta gainera asko gustatzen zait Le Mansen korritzea. Sentsazio onak nituen, sailkapeneri begira denbora ona egingo nuelakoan nengoen, baina ezin izan dut entrenamendua bukatu. Marquez aurrean erori zait eta ezin izan dut saihestu. Min daukat orkatilan, baina sentsazio onak ditut" adierazi zuen Efren Vazquezek.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta