REALA-GRANADA 74

Lillok Skoubo deialdian sartu du

2008/05/16

Garitano, Estrada eta Vaughan ere berritasunak dira zerrendan. eitb24.com-eko Realeko blogean iritzia eman.
Lillok Skoubo deialdian sartu du

argazkia handitu

Lillok Skoubo deialdian sartu du

Juanma Lilloren deialdian Garitano, Estrada, Skoubo eta Vaughan dira berritasunak. Diaz de Cerio, bost txartelekin, Larrea, Aranburu eta Prieto min hartuta, eta Victor Lopez, Ansotegi, Markel eta Carlos Martinez, aldiz, erabaki teknikoa tarteko geratu dira kanpoan.

Ez-bairik gabe, deialdian berritasunik nabariena Morten Skouborena da. Danimarkarrak urtarrilaren 11an jokatu zuen azkenekoz, Alavesen aurka. Harrezgero, ez du minutu bakar bat ere jokatu, lesioak zirela eta. Orotara denboraldian zehar sei partida baino ez ditu jokatu. Jokalari ona da, baina lesio asko izan ohi ditu.

Ondorengo jokalariak deitu ditu Lillok Granada 74 taldea mendean hartzeko: Riesgo, Bravo; Castillo, Mikel González, Labaka, Gerardo; Elustondo, Garitano, Novo, Estrada, Martí, Nacho, Vaughan, Fran Mérida; Gari, Skoubo, Delibasic eta Víctor.

Hasierako hamaikakoan, berriz, ondorengo jokalariak espero dira: Riesgo; Gerardo, Labaka, M. Gonzalez, Castillo; Martí, Garitano, Elustondo/ Mérida; Gari Uranga, Delibasic, Nacho.

Reala eta Granada 74 taldeen arteko partida 18:30ean (ETB) jokatuko da, eta Hevia Obrasek zuzenduko du.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta