KRISIARI AURRE EGITEKO NEURRIAK

Astelehenean erabakiko dute EAEko Aldundiek 400 euroko laguntzak nola eman

2008/05/16

Nolanahi den ere, diru-laguntza txekea baino, kenkaria izango dela azaldu du EAJk. Inflazioaren igoerak pertsona fisikoen gaineko errentan izan duen eragina nola egokitu ere erabaki beharko dute.
Foru arau berria ekaina amaitu baino lehen onartzea da EAEko hiru Aldundien asmoa. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Foru arau berria ekaina amaitu baino lehen onartzea da EAEko hiru Aldundien asmoa. Argazkia: EiTB

Datorren astelehenean jakingo dugu Zapaterok agindutako 400 euroko diru-laguntza EAEn zenbatekoa izango den eta herritarrek nola jasoko duten.

Foru arau berria ekaina amaitu baino lehen onartzea da EAEko hiru Aldundien asmoa, langileek lehenbailehen jaso ditzaten laguntzak.

Bizimoduaren garestitzeari eta ekonomiaren moteltzeari aurre egiteko laguntzak errentaren araberakoa izatea nahi dute EAJk eta EAk, eta badirudi hori errespetatuko duela azken erabakiak.

PSE-EEk, berriz, 400 euroko kenkaria langile guztiei berdin aplikatzea eskatzen du.

Edonola den ere, Maribel Vaquero Gipuzkoako EAJko batzarkideak azaldu du diru-laguntza ez dela txeke bat izango.

Horrez gain, inflazioaren igoerak pertsona fisikoen gaineko errentan izan duen eragina nola egokitu ere erabaki beharko du asteleheneko bileran zerga koordinaziorako organoak, Eusko Jaurlaritza eta hiru Aldundiak batzen dituen erakundeak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta