KRISI LARRIAREN ONDOREN

Libanoko Gobernuak eta Hizbulak akordioa lortu dute elkarrizketei ekiteko

2008/05/15

Liga Arabiarrak egin du bitartekotza eta Qatarren hasiko diren elkarrizketa hauen bidez, krisi politikoa gainditu eta gerra arriskua galarazi nahi dute.
Sheik Hamad bin Jassem Al Thani Qatarreko lehen ministroak eta Amr Mussa Liga Arabiarraren lehen ministroak eman dute akordioaren berri. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Sheik Hamad bin Jassem Al Thani Qatarreko lehen ministroak eta Amr Mussa Liga Arabiarraren lehen ministroak eman dute akordioaren berri. Argazkia: EFE

Azken astean izan den krisi larri eta ia ehun hildakoen ondoren, Libanoko Gobernuak eta Hizbulak akordioa lortu dute gaur elkarrizketei ekiteko. Bitartekari lanak egin ditu Liga Arabiarrak eta bihar Qatarren hasiko diren negoziazioen bidez, krisi politikoa gainditu eta gerra arriskua baztertu nahi dute.

Dena den, Dohan (Qatarreko hiriburua) hasiko diren elkarrizketa horiek helburu bikoitza dute,alde batetik, azken egunetan izandako enfrentamendu giroa baretzea eta gerra zibila galaraztea;bestetik, azken 18 hilabeteetan Libanoko politikagintza erabat geldi izan duen krisia gainditzea.

81 hildako eragin dituen azken krisia etorri zen Fuad Signora Libanoko lehen ministroaren Gobernuak Hizbula taldearen komunikabide sarea konfiskatzea erabaki zuenean, horren ondorioz, talde armatuak indar adierazpena egin zuen eta gerra zibilaren mamua nagusitu zen berriro.

Orain, Liga Arabiarraren bitartekaritzak bi aldeak mahai berean esertzea lortu du. Siria eta Iranen laguntza duen oposizioak eta mendebaldearen babesa duen Gobernuak akordioa lortu beharko dute presidentea aukeratzeko, Hauteskunde Legea aldatzeko eta politikagintza normaltzen hasteko, erabat zatituta dagoen herri horretan.

Hizbulak bere milizianoak erretiratuko ditu Beiruteko kaleetatik eta ilunabarrean aireportua irekiko dute berriro.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta