ATENTATUA LEGUTION

Alderdiek kontzentrazio bateratua egingo dute arratsaldean Gasteizen

2008/05/16

"ETA ez Askatasuna-Por la Libertad ETA no" lelopean, euskal alderdi guztiek, ANVk izan ezik, agiria sinatu dute. Kontzentrazioa 19:00etan izango da Andramari Zuria plazan.
Alderdi deitzaile guztietako ordezkariak. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Alderdi deitzaile guztietako ordezkariak. Argazkia: EiTB

EAJk, PSE-EEk, PPk, EAk, EBk eta Aralarrek kontzentrazioa deitu dute gaurko Gasteizen, ETAk Legution egindako atentatua gaitzesteko. 19:00etan izango da protesta-ekitaldia eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete.

Alderdi politiko guztiek, ANVk izan ezik, agiria sinatu dute eta gaur irakurriko dute kontzentrazioan.

Protesta-ekitaldiaren berri emateko, agerraldia egin dute PSE-EEren Gasteizeko egoitzan. Bertan izan dira alderdi deitzaile guztietako ordezkariak. Aralar ezin izan da bertan izan, baina agiria sinatu du.

Alderdien Arabako ordezkariak izan dira bertan: Txarli Prieto PSE-EEkoa, Iñaki Gerenabarrena EAJkoa, Alfonso Alonso PPkoa, Jose Miguel Fernandez EBkoa eta Patxi Martinez EAkoa.

Prietok adierazi duenez, kontzentrazioaren helburua Arabako gizartea ETAren kontra eta askatasunaren alde mobilizatzea da. Alderdien artean lortu duten batasuna eta akordiora heltzeko "eskuzabaltasuna" azpimarratu du PSE-EEren eledunak.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta