BARTZELONA-BILBAO BASKET

"Ilusioarekin" ekingo dio iurbentiak play-offari

2008/05/15

Bilbotarrek Bartzelonaren aurka jokatuko dute ostiralean Palaun ACB Ligarako play offetako aurreneko partida (20:45ean). Weis hobeto dago eta partida joka dezake.
Weis Bartzelonaren kontrako partidarako zalantza da. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Weis Bartzelonaren kontrako partidarako zalantza da. Argazkia: EFE

Txus Vidorretak lehiatzeko prest ikusten du iurbentia Bilbao Basket. Bilbotarrek AXA Bartzelonaren kontra jokatuko dute ostiralean Palaun ACB Ligarako play offetako aurreneko partida (20:45ean).

"Taldea heldua, serioa eta esperientziakoa da. Aurten aurrenekoan sailkatu da Superkoparako, Kopako finala jokatzeko aukera izan ditu eta azken fasean zazpi partidetatik sei irabazi ditu. Play offetan lehiatzeko prest gaudela uste dut", esan zuen Vidorretak.

"Ilusioarekin" egingo dio aurre Bilboko taldeak Bartzelonaren kontrako partidari. "Taldea ohi bezala ari da entrenatzen. Lana bikaina izan da, metodologia berdinarekin eroso jokatzen du taldeak", gaineratu zuen Indautxukoak.

FITXA TEKNIKOA

AXA FC BARTZELONA: Pepe Sanchez, Acker, Basile, Ilyasova y Marconato --ustesko bostekoa--; Lakovic, Grimau, Neal, Trias, Fran Vázquez eta Kasun.

IURBENTIA BILBAO BASKET: Huertas, Weis, Recker, Lewis y Banic --ustezko bostekoa--; Lopez, Zengotitabengoa, Savovic, Salgado, Vázquez, Pasalic eta Ilic.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta