2008/05/15
Nacha Pop taldeak "80-08" izeneko birari Barakaldoko Rockstar Liven emango dio hasiera, joan zen urteko agerraldietan bandak utzitako "zapore onak" hala bultzatuta. Banda 20 kontzertu baino gehiago emateko elkartu zen iaz, eta, orain, iazko kontzertuak biltzen dituen 80-08 diskoa besapean dutela, berriz ere ekingo diote zuzenekoen bideari.
Gauzak horrela, Nacho Vegak eta Antonio Vegak "Grité una noche", "Asustado estoy", "Una décima de segundo", "Vístete" edota "Chica de ayer" bezalako abestiak elkarrekin interpretatuko dituzte berriro ere.
Sarrerak dagoeneko salgai daude 21 euroren truke ohiko salmenta puntuetan: Tick Tack Ticket sarean, BBKn, El Corte Inglesen eta Cream 01en.