2008/05/15
Itxako Navarrak ezin izan zuen ABF Ligako titulua eskuratu. Nafarrek denboraldi bikaina egin dute eta txapeldun sentitzen dira, baina titulua Eldarentzat izan da.
Itxakok Balonmano Leon taldea irabazi behar zuen Lizarran eta helburua arazorik gabe lortu zuen (37-23), baina Liga irabazteko Eldak Saguntoren aurka galdu behar zuen eta Alacanteko taldeak ez zuen huts egin (33-30).