BURUZ BURUKOA

Sebastian Gonzalezek arazoak izango ditu Barriolaren aurka jokatzeko

2008/05/13

Baliteke Gonzalezek finalerdia ez jokatzea, zuntz haustura baitu ezker hankako bikian.

Sebastian Gonzalezek zuntz haustura du ezker hankako bikian. Hori da Iruñan egin zioten erresonantziak erakutsi zuena. Ondorioz, Gonzalezek Barriolaren aurka maiatzaren 25ean jokatu behar duen finalerdia kolokan dago.

Gonzalez estu ibiliko da 12 egunetan behar bezala osatzeko. Arauen arabera finalerdia ezin da atzeratu.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta