TRAGEDIA MYANMARREN

300.000 lagunek baino gutxiagok jaso dute NBEren laguntza humanitarioa

2008/05/13

Nargis zikloiak hondamendia eragin eta hamar egunera laguntza gehienak biltegietan gordeta jarraitzen du. Gainera, Junta Militarrak baztertu egiten du myanmartarrek eurek emandako laguntza.
Laguntza materialeko kamioia. Argazkia: EFE

argazkia handitu

Laguntza materialeko kamioia. Argazkia: EFE

Hamar egun igaro dira Nargis zikloiak Myanmarrera tragedia ekarri zuela eta oraindik 270.000 lagunek baino ez dute Nazio Batuen Erakundeak igorritako laguntza humanitarioa jaso, hots, nyanmartarren herenak baino gutxiagok. Hori dela eta, erakunde horrek ezinbestekotzat jo du laguntza airez edo itsasoz bideratzea.

Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak (OIM) itxaropena agertu du Myanmarreko eta Tailandiako gobernuek laguntza humanitarioa azken herrialde horretatik bideratzea adostu dezaten.

Elizabeth Byrs NBEren Laguntza Humanitariorako Bulegoko bozeramaileak deitoratu duenez, oraingoz 300.000 pertsonek baino gutxiagok jaso dute laguntza, kaltetutako lagunak milioi bat eta erdi baino gehiago direnean.

Myanmarreko hondamendian 23.000 pertsona hil dira, 42.000 desagertuta daude eta 1.500 zaurituta. Datu ofizialak dira, baina biktimen kopurua askoz handiagoa dela uste dute.

Myanmartarrek eurek laguntzea baztertu dute

Hori gutxi balitz bezala, Batzorde Militarrak myanmartarrek zikloiaren biktimei eman nahi dieten laguntza ukatu du herrialdeko eskualde kaltetuenean.

Halaber, Myanmarreko Gobernuak ez die uzten medikuei, erizainei eta myanmartarrei goseak eta gaixotasunek kaltetutako bi milioi pertsonei laguntzen. Hori guztiagatik Nazio Batuek eta mendebaldeko herrialdeek herrialdeko agintarien aurkako kritikak bota dituzte.

Nasingoo herrialdeko hegoaldean dagoen herri txiki bat da, Irrawady ibaiko deltako ekialdeko kostaldean eta bide nagusitik urrun. Herrixka horretan poltsak daramatzaten Myanmarreko mediku bi txabolaz txabola dabiltza, arreta ez deitzen saiatuta.

"Hau egiten aurkitzen bagaituzte, arazo larri bat izango dugu", ohartarazi du Aye Yangoneko Shwe Pyi Tha ospitaleko 39 urteko medikuak. Ayerekin batera Zaw doa. Biek osasun zentro berean egiten dute lan, baina Zaw Aye baino urte bi zaharragoa da.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta