2008/05/12
Gosearen Aurkako Ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeko laguntzaileek ziurtatu dutenez, soilik Bogalay hirian eta inguruan 80.000 pertsonak berehalako laguntza behar dute, 'Nargis' zikloi tropikala Myanmarretik igaro ostean.
Erakundeak lekukoen hitzak bildu ditu komunikatu batean eta, testigantza horien arabera, elikagaiak agortzear daude, eta pertsonen eta animalien gorpu ugariek edan daitezkeen ur-lasterrak oztopatzen dituzte, izurri arriskua handituta.
Beste alde batetik, 'Nargis' zikloiari erantzuterakoan "herritarrak aurretik jarri behar" dituela esan dio Ban Ki-moonek Batzorde Militarrari, eta bakarrik biktimen herenari lagundu ahal izan diotela gaineratu du.
Gaur laguntzaz kargatutako AEBetako Armadaren lehen hegazkina heldu da Myanmarrera, eta Medicos Sin Fronterasena ere. Bitartean, nazioarteko erakundeek ere laguntza banatzen jarraitzen dute, Batzorde Militarrak onartzen duen bitartean.