ENFRENTAMENDUAK LIBANON

Gutxienez 36 hildako izan dira Hizbularen eta drusoen arteko borroketan

2008/05/12

Hizbulak Walid Jumblatt drusoaren miliziaren lurraldeak hartu zituenean hasi ziren liskarrak atzo Aleyko barrutian, Beiruteko ekialdean.

Gutxienez 36 lagun hil ziren atzo Beiruteko ekialdean diren mendietan hasi ziren enfrentamenduetan, segurtasunaren iturriek jakitera eman dutenez. Gobernuaren aldeko Walid Jumblatt drusoaren eta Hizbula talde xiitaren milizianoen arteko borrokaldiak izan dira.

Hildakoen artean Hizbulako 14 kide dira, iturri berdinen arabera. Hizbulak Walid Jumblatt drusoaren miliziaren lurraldeak hartu zituenean hasi ziren liskarrak atzo Aleyko barrutian, Beiruteko ekialdean.

Barealdi ezegonkorra

Bitartean, enfrentamenduak desagertu dira Libanoko gainontzeko tokietan (Beirut eta Tripoli), baina ezegonkortasuna da nagusi. Arabiar Estatuen Ligako bitartekariekin bilduko dira Libanoko agintariak, gerra zibila (1975-90) amaitu zenetik Libanok izan duen krisirik larrienari irtenbidea bilatzeko helburuarekin.

Gobernuan den Fuad Sinioraren koalizioarentzat atzera pausu nabarmena suposatu du Hizbularen arrakasta horrek. Nahiz eta Gobernuak Hizbularen erreakzio gogorra eragin zuten erabakiak indargabetu dituen jadanik.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta