2008/05/12
Beirut hiriburuan lasaitasuna da nagusi Hizbula talde xiitako milizianoak kaleetatik erretiratu zirenetik, baina Libanon ez dira enfrentamenduak desagertu.
Bart istiluak berpiztu dira Tripolin eta Armadak gatazka baretzeko ahalegin handiago egin behar izan du. Ondorioz, hildako bat eta hiru zauritu izan ziren atzo Tripolin.
Orain liskarrak Beiruteko hego-ekialdean diren mendietan izaten ari dira eta jadanik bost hildako izan dira. Aleyn, Beiruteko ekialdean, beste 12 lagun zauritu dira gaur, Hizbulako milizianoen eta Fuad Siniora lehen ministroaren aldeko drusoen artean izan diren borroketan.
Hizbulako kideek eta drusoek Beiruteko ekialdean diren mendietan hartu dute lekua, segurtasun indarren iturriek jakitera eman duenez.
Su-etena
Libanoko LBC telebistak su-etena iragarri du baina badirudi ez dela beteko. Ostegunean liskarrak hasi zirenetik 49 hildako izan dira.
Bitartean, Arabiar Estatuen Ligako Atzerri ministroek su-etena eskatu dute Kairon (Egipto), ez ohiko bilera batean.