BURUZ BURUKOA (FINAL LAURDENAK)

Barriola finalerdietan izango da (22-6)

2008/05/11

Astelehenean, Euskadi Irratiko Katedra saioa (22:30-23:00) Leitzatik egingo da, eta bertan izango dira finalerdietarako sailkatu diren lau pilotariak: Barriola, Gonzalez, Oinatz Bengoetxea eta Asier Olaizola.
Abel Barriola. Argazkia: EiTB

argazkia handitu

Abel Barriola. Argazkia: EiTB

Abel Barriolak 22 eta 6 irabazi zuen Patxi Ruizen aurka Eibarren Buruz-Buruko txapelketa nagusiko final laurdenetako partida.

Barriolaren nagusitasuna erabatekoa izan zen eta lege onez finalerdietarako txartela lortu zuen. Barriolak, sakez, 10 tantu egin zituen.

Gonzalez eta Barriolaren arteko finalerdia Maiatzaren 25ean, ia seguru Atanon jokatuko da. Aurrez, Oinatz Bengoetxea eta Asier Olaizolak beste finalerdia larunbatean Labriten jokatuko dute.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta