KOMIZIOAK SERBIAN

Parte-hartzea %29,4 izatera heldu da hauteskundeen ekuatorean

2008/05/11

Ez da izan irregulartasun nabarmenik, nortasun agiririk gabe botoa eman nahi zuten talde edo pertsonek planteatzen dituzten ohiko arazoetaz aparte.

Gaur 14:00etan hauteskunde legegiletan izandako parte-hartzea %29,4 izan dela jakitera eman du Serbiako Hauteskunde Aske eta Demokratikoetarako Zentroak (CESID). Parte-hartzearen garapena horrela jarraituz gero, lau milioi boto-emaileek parte hartuko dute jardunaldia amaitzean, erakunde horrek azaldu duenez.

Lurraldez lurralde, Serbiako erdialdean hautesleriaren %29,8 parte hartu du, Belgradon %30 botoa eman du eta Vojvodinan %29. Kosovon, ostera, %20,8 parte hartu du, Zoran Lucic CESIDeko presidenteak jakitera eman duenez.

Ez da izan irregulartasun nabarmenik, nortasun agiririk gabe botoa eman nahi zuten talde edo pertsonek planteatzen dituzten ohiko arazoetaz aparte, Marko Blagojevic CESIDeko Programa zuzendariak azaldu duenez.

2004 hauteskunde presidentzialetako bigarren itzulian izandako parte-hartzea gainditzen dute zifra horiek.

Albiste hau promozionatu:

© eitb24 - 2007
Eskubide guztiak erreserbatuta